Gorputz apaingarriak, Josune

zaraobe 1456153832430 Zaraobe Institutuko testuak | 2011-01-10 20:32
1

         Gaur egungo gure gizartean, gazteen artean bereziki, gorputza marrazkien bidez apaintzeak nolabaiteko garrantzia hartu du. Hau da, tatuajeak egitea, gure gorputzari nolabaiteko itxura hobea eman diezaiogun.

         16 urtetik aurrera, tatuajeak egitea baimenduta dago. Hori dela eta, gaur egungo gazte askok, beren gurasoen baimena izanik nahi duten atalean marrazten dituzte tatuajeak. Baina hauek egiteak, nolabaiteko arriskua ere badauka, horregatik, adinez gutxikoa bazara, gurasoen baimena eraman behar duzu. Arriskuetako bat, zera da, infezioa  izan dezakezula, eta beste aldetik, hau egitean, betirako iraungo zaizula.

        Niri, orain, ez litzaidake gustatuko tatuaje bat egitea, minagatik aparte, lehen esan dugun modura, betirako irauten duen zerbait delako. Piercing batez edukitzea gorputza apainduta politagoa iruditzen zait, gainera nahi duzunean ken dezakezu, ez baitu betirako irauten tatuaje batek bezala.

endika

endika 2014-10-08 12:21 #1

<p>aupa josunee!</p>


Utzi iruzkina: