Igo ezazu bideoa bat Youtubera edo Google Videora , eta pazientzia pixka bat edukiz, lan eskaintza bat jaso dezakezu. Bai, halaxe da. Zure trebetasunak grabatu ezkero, zure curriculum antzeko bat kolgatu dezakezu Interneten. Curriculo 2.0 deritzo fenomeno honi, oinarrian Web 2.0 dagoelarik. Currikulumak enpresaz enpresa bidaltzen ibili beharrean, errazagoa egiten da honelako programa batetara igotzea eta bertatik dei bat itxarotea. Gainera, enpresen lana asko errazten du, bideoak azkarrago ikusten direlako eta erosoagoa delako, enpresa buru exigente horientzat. Bideo bat igotzeak, argazki,...
Luistxo Fernandez eibartarra HUHEZIn izan genuen hitzaldi bat ematen. Aurki eta Sustaturen sortzailea da eta Codesyntax izeneko enpresa baten jabe ere. Bere proiektu nagusietako bat Tagzaniaren sorrera izan zen. Tanzania, mapak jorratzen dituen web gunea da, zure etxea non dagoen ere ikusi dezakezu. Ez nintzen hitzaldian egon eta ez dakit oso ondo zein aspektu jorratu zituen Luistxok. Baina, Tagzanian saltseatzen ibili ondoren webgune interesgarria eta erabilgarria iruditu zaidala esan behar dut.
2006ko azaroaren 24ean Aritz Gorrotxategik Diario Vascon idatzi zuen artikulu batetan spam-ei buruz aritzen da. Bere izena eman zuten Bake elkarte batean eta bere posta elektronikora masiboki iristen zitzaizkion Bakearen elkarteko mezuak. Norbaitek bere baimenik gabe, bere datuak eman zituen sarean eta mezuak iristen zitzaizkion, guztiz harrituta geratuz. Gaur egun, korreo asko iristen zaigu ezertarako balio ez duen informazioarekin. Horiek zabaltzean gure datuak transmititzen dira eta sarean geratzen dira. Kontu handiz ibili behar gara interneten, pertsona guztiak ez dutelako berdi...
Internet, asko aldatu da azken urteotan. Gaur egun, erabiltzaileak botere asko eskuratu dugu kontenidoari buruz. Informazioa jasotzeaz aparte, kontrolatu egiten dute. Youtube, Flicker, MySpace, Blogger edo Del.icio.us dira Web 2.0ko fenomenoaren programa garrantzitsuenak. Beraien sortzaileak ez zuten uste hainbesteko arrakasta izando zutenik. Adibidez You Tube ikaragarrizko “boom”-a izan zen. Google-k erosi zuen, ideia eduki zuenari aberatsa eginez. Sekulako suertea. 100 milioi bideo baino gehiago daude You tuben kolgaturik, horien arten “Mallorca 2006” izenekoa. Udan izan nituen oporren in...
Azken aldi honetan, Deportivo Alavesek ez dabil bere une goxoenak pasatzen. Gonzalo Antonek, presidente ohiak, bere akzioak Dimitry (super) PiterPani saldu zizkionetik, Gazteizko jendea nahiko kantsatuta dago. Sekulakoak entzun izan behar izan ditugu, guk bazkideok eta baita ere jokalariek. Zeledonen kasua baztertu egingo dugu zeren bestela... ezgenuke inoiz bukatuko. Hona hemen, 9/12/06 Mendizorrotzan gertatutako istiluak. PiterPan alde batera utzita, atzo, Errege kopako bueltako partidan Nou Campen, taldeak itxura oso ona eman zuen, Dimitry palkoan zegoela. Honekin geratzen naiz eta uste ...
Web 2.0ko azken klasean, Firefoxeri buruz hitzegin genuen. Explorer antzeko nabigatzaile bat zenik ez nekien. Bere abaintailak entzun nituen eta nahiko egokia iruditu zitzaidan. Internet azkar bat, segurua eta euskarazkoa eskaintzen du. Atentzioa gehien deitu zidan abaintaila, honakoa da: argia joaten bada eta ordenagailua itzaltzen bada, Firefoxek, zeneukan Interneteko informazioa berreskuratzeko aukera ematen dizu. Hau nahiko baliagarria ikusten dut eta Explorerrek ez duen gauza garrantzitsu bat da. Nik Explorerra erabiltzen dut baina, hemendik aurrera, nire disko gogorrean, leku bat utzi...
SCAM taldeari buruzko informazioa. powered by ODEO
Ostiralean, abenduak 1, SCAM taldea Elgetako Espaloian arituko da, Danbaka lehiaketa dela eta. Aurreko astean goienakoak egon ziren galdera batzuk egiten, taldearen entsegu lokalean. Dirudienez talde bakoitzaren kontzertuaren aurretik, taldeari buruzko erreportai txiki bat, 10 minututakoa, botatzen dute. Nahiko txukun geratu zen grabazioa eta oso ondo pasatu genuen. Besterik gabe, animatu eta bertan ikusiko gara.
Azaroaren 8an, HUHEZIn Iban Arantzabalen hitzaldia izan zuten nire klasekideak. Ez nuen joateko aukerarik izan baina komentatu zidatenez, nahiko interesgarria izan zen. Iban Arantzabal Elgetakoa da eta irakasle ikasketak egin zituen HUHEZIn.Ondoren EHUn euskal filologian lizentziatu zen. Goienkaria eta sustaturen sorreran parte hartu zuen editore lanetan. Goienan telematikako burua izan zen eta gaur egun, ikus-entzunezkoak eramaten ditu. Editore lana zein den, Internet, blogak aztertu zituen besteak beste. Internet Explorer erabili beharrean, Firefox erabiltzeko aholkatu zuen, software libr...
Azaroaren 10ean, Irene Ararrats, Berria egunkariaren euskerazko zuzentzailea dena, Huhezira etorri zen Berria estilo liburua aurkeztera. Komunikabide bakoitzak bere nortasuna duela azaldu zuen. Uste dut nortasun propio bat edukitzea beharrezkoa dela. Berriako estilo liburuan, mundu ikuskera, kazetaritza egiteko modua eta hizkuntz eredua biltzen direla azaldu zigun Liburua atalez osatuta dago: deontologia, interpretatzeko gakoak, idazkuntza, ortotipografia, onomastika eta hiztegia. Liburua nahiko praktikoa iruditu zitzaidan, momentuan dituzun zalantzak kontsultatzeko. Honetaz aparte, Irenek ...
Blog hau SCAM taldearen informazioa edukiko du. Horretaz aparte musikaz arituko natzaizue.
Proposatuko zenuke libururen bat horrelako irakurketa partekatua egiteko?