aurki.com

No profile photo Tony Montana | 2006-10-12 02:48
1

Aurki.com-en sartu naiz eta bertan saltzeatzen aritu naiz. Web orria hainbat zatitan banatuta dago, hala nola, musika, kirola,albisteak, herriak...Lehenengo ikusi dudan bloga Danbakarena izan da. Bertan, Elgetan antolatu diren kontzertuen berri izan dut. Gero Herriak sekzioa sakatu dut eta nire herriaren inguruko hainbat albiste irakurri ditut. Argazkiak atala sakatu dut eta bertan Txantxibiri kaleko plaken ingurukoa testua irakurri dut. Ondoren Joxe Aranzabalen blogean sartu naiz. Bertan hainbat berri irakurri ditut. Argazki eta mapa batzuk ikusi ditut. Ideia ona izan daiteke idatzitako artikuluei argazkiak jartzea, interesgarriagoa egiteko.Gora eta behera, blogari.net blogarekin topo egin dut. Zerbitzaria aldatzen ari dira azkarragoa izan dadin . Ez zait web orria gustatu, oso serioa iruditu zait. Azkenik kirola atala sakatu eta notiziak irakurtzen aritu naiz. Kirol ezberdinen berriak daude ez bakarrik futbolarenak. Ez nuen aurki.com ezagutzen baina gustatu egin zait zeren eta informazio asko duen web orria den. Sartzera animatzen zaituztet!!!

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-10-18 10:12 #1

Lan ona. Eta aurrera Scam taldearekin. Gertutik jarraituko ditugu zuen gorabeherak. Animo eta irabaztera!<br />


Utzi iruzkina: