Berria estilo liburuaren aurkezpena

No profile photo Tony Montana | 2006-11-28 18:12

Azaroaren 10ean, Irene Ararrats, Berria egunkariaren euskerazko zuzentzailea dena, Huhezira etorri zen Berria estilo liburua aurkeztera.

Komunikabide bakoitzak bere nortasuna duela azaldu zuen. Uste dut nortasun propio bat edukitzea beharrezkoa dela. Berriako estilo liburuan, mundu ikuskera, kazetaritza egiteko modua eta hizkuntz eredua biltzen direla azaldu zigun

Liburua atalez osatuta dago: deontologia, interpretatzeko gakoak, idazkuntza, ortotipografia, onomastika eta hiztegia. Liburua nahiko praktikoa iruditu zitzaidan, momentuan dituzun zalantzak kontsultatzeko.

Honetaz aparte, Irenek hainbat gauza esan zituen hala nola, idazten duzunean sufritu egin behar dela eta irakurtzean ordean gozatu. Guztiz ados nago ideia honekin uste dut guztioi gertatzen zaigula hori.


Utzi iruzkina: