Azken urteotan ezkontza kopurua asko murriztu da, Espainian adibidez, azkeneko 35 urteetan ezkontza kopurua erdira murriztu da. Gainera, gero eta beranduago ezkontzen dira, 9 urteko desberdintasunarekin gutxi gora behera. Hala ere, ezkontzen diren bikote askok dibortzioa eskatzen dute eta banatzen diren bikoteen kopuruak gora egin du, hain zuzen, %63a banatzen da. Gaur egun bikote askoren arteko ezkontza ematen da erlazioa formalizatzeko eta zenbat eskubide izateko. Interesengatik ezkontzen diren bikote askok erraztasunak izaten dituzte, adibidez, ume bat izaterako orduan ezkonduta ez...
Kaixo! Gaurko honetan hainbat ezkontzen bitxikeriak kontatuko dizuegu. Badakigunez, gaur egun normalena mutil eta neska bat ezkontzea da, baina, zer pentsatuko duzue Indian mutiko bat txakur batekin ezkondu zela? Ba bai, horrela da, mutil hau, P. Selvar Kuman izenekoa, txakur arlote batekin ezkondu zen bere burua zigortuz beste txakur batzuk hil zituelako, gehiago jakin nahi baduzue hona hemen esteka. Honetaz aparte, beste bitxikeri batzuk aurkitu ditzakegu, hala nola, Brasilen mutil bat ahuntz batekin ezkondu zena, ala, neska batek Eiffel Dorrearekin ezkondu zen 2009an, informazio gehiago ...
TRADIZIO-KULTURALEN MENPEKO EZKONTZA ERRITUAK Kultura jaioterri, arraza zein herrialde konkretu baten kide diren pertsonen elementu bereizgarri gisa har genezake, belaunaldiz belaunaldi gizatalde horren indibiduo zaharrenek bertako gazteenei transmititzen diotena, betiere honen biziraupena helburu nagusia izanik. Post berri honetan definitu berri dugun termino honek, kulturak, ezkontza erritu ezberdinetan utzitako aztarna zein den ikertuko dugu. Horretarako herrialde ezberdinetako kulturetan oinarritutako zenbait ezkontza-erritu aurkeztuko dizkizuegu, modu batean ala be...
Honako post honetan gaur egun garratzi gutxi ematen zaion ezkontza mota konkretu batean zentratuko gara, adingabeen ezkontzetan alegia. Sarrera honen bitartez gure gaur egungo gizarte garaikide eta moderno honetan ezkontza mota konkretu honen inguruan dagoen ezagutza falta murrizten ahaleginduko gara. Gai honen inguruan eskainiko dizuegun informazio guzti honi nolabaiteko sinesgarritasuna emateko Indiako adingabeen arteko ezkontza-erritu tradizionaletan oinarrituko gara: Indian urtero sei-zazpi urte bitarteko ehunka haur-adingabe legez kanpo dauden eta haientzat zentzugabeak diren ezkontz...
Ezkontza bat, maitasuna adierazteko modu bat da beste askoren artean. Nahiz eta, bikote baten arteko lotura izan, tradizioz dugun ohitura bat honen gainetik jartzen da; ezkontza askotan, gurasoak dira beraien seme- alabak ezkontzera behartzen dituztenak. Gure ustez, nahiz eta egoera ekonomiko kaskar baten bizi, maitasuna bezalako gauza bat ezin da diru kontu bat bihurtu, hori prostituzioa izango baitzen. Adibidez, Nepalen, nahiz eta haurren ezkontza debekatuta egon ezkontzara behartzen dituzte. Neskak gero eta nagusiagoak izan, familiak gero eta diru gehiago ordaindu beharko dio gizone...
Ezkontzak antzinarotik ospatzen diren errituak dira, non bi pertsonek haien hitza ematen duten geratzen zitzaizkien urteak batera igarotzeko. Wikipediak dioen bezala, hasiera batean denak ezkontzen ziren elizatik, ez baitzegoen ezkontzeko beste modurik. Baina Errepublika garaian, ezkontza zibila lehenengoz onartua izango zen, geroago 1939.urtean, garai hartan izandako ezkontza guztiak baliogabetuz eta kultura desberdinen arteko ezkontzak bakarrik onartuz. Beranduago, 1978.urteko Konstituzioarekin, berriro ere ezkontza zibilak onartu ziren, gaur egunera arte, gero eta ohikoagoak egiten ari d...
Joan den ostiralean J.Saez katedratikoaren hitzaldia izan genuen. Berak esan bezala, hitzaldia gizarte hezkuntza giza praktikan oinarritzen da. Bere ustez, hezkuntza bizitza osoan zehar ematen den formakuntza prozesua da, esperientzien bitartez garatzen dena. Ez da berehalako ikaskuntza, denborarekin osatzen da eta urteak pasa ahala oztopo eta pertzepzioak garatzen joaten dira, pertsona kritiko eta objetibo bihurtu arte. Profesional guztiek ez dute profesionalizazio prozesu bera jasaten. Titulazio bat izateak ez du esan nahi profesional edo lan hori egiteko gai zarenik, ez da berdina klasea...
Kaixo lagun, honako post berri honetan Giza eskubideek urteetan zehar izan duten bilakaeraren inguran arituko gara. Gai honi buruzko informazioa bilatzerako orduan Europako Kontseiluak argitaratutako "Gazteak Giza eskubideetan Hazteko eskuliburuan" oinarritu gara. Gazteak Giza eskubideetan Hazteko eskuliburu honetan giza-eskubideak belaunaldi ezberdinetan sailkatzen direla ikusi dugu: Lehen belaunaldiko eskubideak (Eskubide zibilak eta politikoak) Bi ideia nagusi bereizten dira: askatusun pertsonala eta gizanabakoen babesa estatuaren urraketen aurrean. Honen barruan eskubide zib...
Kaixo lagunak! Gaurko honetan homosexualen eskubideei buruzko sarrera txikitxo bat aurkeztuko dizuegu. Wikipedian irakurri ahal dugun moduan, 2004.urteko ekainean, homosexualen ezkontzaren legea onartu zen 15 herrialde hauetan: Argentinan, Belgikan, Brasilen, Canadan, Danimarkan, Espainian, Frantzian, Islandian, Noruegan, Zelanda Berrian, Holdandan, Portugalen, Hego Afrikan, Suezian, eta Uruguayen . Hurrengo urtean, bikote homosexualak seme-alabak adoptatzeko aukera izango zuten legea sortu zen. Bi gizon muxu bat ematen haien ezkontza egunean Baina lege hau onartu arren, homosexualek eta h...
Zer dira giza eskubideak? Pertsona ezberdinei galdetzen badiegu erantzun ezberdinak jasoko ditugu, baina azken finean, gizakiok gizaki izateagatik ditugun askatasunak izango lirateke. Giza eskubideen aldarrikapen unibertsala (GEAU) 1948an egin zen Parisen, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiaren eskutik. Bertan 30 giza eskubide identifikatu zituzten, artikuluetan banatuz. Baina, eskubide hau ez da beti betetzen eta horregaitik eskubide honi buruz gehiago jakin dezazuen eta egoera batzuk zalatzeko, zer ezkontza motak ematen diren, ezkontza homosexualak leku batzuetan debekatuta da...