Adingabeen ezkontza

Honako post honetan gaur egun garratzi gutxi ematen zaion ezkontza mota konkretu batean zentratuko gara, adingabeen ezkontzetan alegia. Sarrera honen bitartez gure gaur egungo gizarte garaikide eta moderno honetan ezkontza mota konkretu honen inguruan dagoen ezagutza falta murrizten ahaleginduko gara.

Gai honen inguruan eskainiko dizuegun informazio guzti honi nolabaiteko sinesgarritasuna emateko Indiako adingabeen arteko ezkontza-erritu tradizionaletan oinarrituko gara:

Indian urtero sei-zazpi urte bitarteko ehunka haur-adingabe legez kanpo dauden eta haientzat zentzugabeak diren ezkontzen kide bilakatzen dira, haien familientzat berebizikoa den tradizio honi iraunkortasun-maila handiago bat emanez.  

Haurtxo hauek ezkontza - erritu honetarako apaingarri bereizgarriekin janzten dituzte; mutiko ta neskatxen janzkera erabat ezberdina da:

      -    MUTILAK: Lepoan lorez jositako ta hauetaz osaturiko “guirnaldak” (Lorez jositako lepoko antzekoak) daramatzate eta buruan turbante bat daramate.

      -   NESKAK:  Soinean “Sari” (Indiako ezkontzetarako janzkera bereizgarria) gorri bat daramate eta eskuak hennaz margotzen dizkiete.

 Ezkontza hauek alferrikakoak direla esan genezake, erritu hau bukatzean adingabe bakoitza, mutila zein neska, haien gurasoen etxera bizitzera doazelako; neskatxak lehenengo hilekoa izango duen arte. Lehenengo hileko hori gauzatzen den unean neskatxa hori emakume kontsideratuko da eta bere senarraren etxera bizitzera joango da, aldaketa bortitz horrek dakartzan erantzukizun guztiak jasateko prest dagoela suposatzen delako.

 Aipatutako datu guzti hauek eta gaur egungo ezkontza-legeria kontuan izanda adingabeen artean gauzatzen diren erritu hauek guztiz zentzugabeak direla esatera ausartuko ginateke, balore tradizionaletan oinarritzen direlako eta ume hauei haur eta pertsona gisa garatzeko eskubidea guztiz zapuzten dutelako.

 

Irudia: adingabeen ezkontza bat


Utzi iruzkina: