Homosexualak

15

Kaixo lagunak!

Gaurko honetan homosexualen eskubideei buruzko sarrera txikitxo bat aurkeztuko dizuegu.

Wikipedian irakurri ahal dugun moduan, 2004.urteko ekainean, homosexualen ezkontzaren legea onartu zen 15 herrialde hauetan: Argentinan, Belgikan, Brasilen, Canadan, Danimarkan, Espainian, Frantzian, Islandian, Noruegan, Zelanda Berrian, Holdandan, Portugalen, Hego Afrikan, Suezian, eta Uruguayen . Hurrengo urtean, bikote homosexualak seme-alabak adoptatzeko aukera izango zuten legea sortu zen.

Bi gizon muxu bat ematen haien ezkontza egunean

Baina lege hau onartu arren, homosexualek eta heterosexualek eskubide berak dituzte? Estatu Batuetan adibidez, korteek eskubide berak izango zituztela onartu zuten eta lege hau onartu duten beste hainbat herrialdeek ere eskubide berak izateko aukera dutela uste dute.

Iranen, Arabia Saudin, Yemen, Mauritanian, Sudanen, Ipar Nigerian eta Hego Somalian adibidez, homosexuala izateak heriotza zigorra ekar dezake. Hau normala dela iruditzen zaizue? Zergatik pertsona batek beste baten eskubideak ukatu ditzake? Nola exekutatu dezakezu pertsona bat sexu bereko beste batekin harremanak mantentzearren? Gehiago jakin nahi baduzue, hona hemen esteka bat :

Espero dugu zuen gustukoa izana eta zuen galderen eta iritzien zain izango gaituzue. Asteburu ona pasa!

Jasone

Jasone 2014-03-21 13:11 #1

Kaixo, lagunak!!

Erantzun baino lehenago esan behar dut, oso interesgarria iruditzen zaidala igo duzuen sarrera. Nire ustez, gaur egun, homosexualek eta heterosexualek  ez dituzte guztizko eskubide eskuratu, nahiz eta azken urteetan hobekuntza handiak izan.

Azken hamarkadan gertatu diren aldaketa hauek guztiek gure ideia, sentimendu eta jokamoldeak aldarazi dituzte, Urte luzez aritu baitira eskubide berdintasunaren alde borrokan, eta oraindik ere horretan jarraitzen dute gay, lesbiana, bisexual eta transexualek, eta bide horretan  igaro dira bai familiari edo ezkontzari dagokionez, bai sexualitate edo guraso izateari.

Baina oraindik ez dut ulertzen , Iranen, Arabia Saudin, Yemen, Mauritanian, Sudanen, Ipar Niegrian eta Hego Somalian homosexual izateak heriotza ekartea, denok gara gizaki berdintasunean eta ezin dira beste pertsona baten eskubideak ukatu.

Azkenik, zorionak zuen blogarengatik

nerea gonzalez

nerea gonzalez 2014-03-21 13:56 #2

Kaixo lagunak!

Primerakoa da zuen bloga gainera oso interesgarria da, eta gaur egun pil-pilean dagoen gaiari buruz hitz egiten duzue.

Azke urteotan, gay eta lesbianak....ikusteko modua onera aldatu da, tratu txar asko eta traba asko izan dituztelako mendeetan zehar. Baina, ateratako lege berriak aurrerakuntza eta eskubide asko ematen die, baina nire ustez bakarrik paper gainean agertzen dira eskubide horiek...

Lan handia egin behar da gay eta lesbianen...egoera normalizatzeko esate baterako, azken paragrafoan aipatu dituzuen herrialdeetan.

Besterik gabe, jarraitu horrela!

Nerea!

Tamara

Tamara 2014-03-21 14:29 #3

Kaixo,

Nereak adierazi duen moduan, gai hau gaur egunean pil-pilean dagoen gai bat da. Azken urteetan, jakina den bezala gay, homosexual, lesbiana... aldeko hainbat aldarrikapen egin dira; eta kasu batzuetan hauen ezkontza legeak onartu egin dira (zuek adierazi bezala Argentina, Canada, Frantzia...). Aldiz beste batzuetan ez da aurrerapenik egin eta oraindik heriotza zigorra dago (Iran, Mauritania, Arabia Saudi...). Baina nahiz eta munduko leku batzuetan legeagatik onartua izan uste dut oraindik bazterkeria pairatzen dutela, eta honen kontra joan behar dugu denok gure bikotea aukeratzeko eskubidea dugulako.

Amaitzeko blogagaitik zoriondu nahi dizuet, gai interesgarria autatu duzuelako eta hau ondo bideratu duzuelako.

Tamara

Amaia

Amaia 2014-03-22 18:47 #4

Kaixo Lagunok!

Arratsalde euritsu honetan zuen Bloga irakurtzen hasi naiz eta gai oso interesgarria jorratu duzuela iruditzen zait. Izan ere gure inguruan ikus genezake gaur egun ere homosexualak pairatzen duten diskriminazioa.

Orain datorkit burura nola egun hauetan ikusi dudan telebistan ,zapin egiten nengoela, nola zeuden hitsegitan debate bizian familia tradizional katolikoen alde zeuden hainbat tertuliano eta nola diskriminatzen zituzten homosexualen ezkontzak gutxienez inmoral eta antinatural  bezala. Ezin nuen sinetsi baina oso tristea den harren gaur egun ere amodioa  ere betatuta dagoela dirudi. Eta zer esanik ez  gainera legea beraien kontra duten herrialdeetan jasaten dituzten pertsekuzioak....

Itziar Duque

Itziar Duque 2014-03-24 17:00 #5

Kaixo lagunok!

Oso gai korapilatsua da, zalatu behar dena. Lotsagarria da nola hainbat herrialdeetan eskubide hauek zapaltzen dira, eta gainera heriotz zigorra ezartzen diete. Baina Tamararekin adoz nago, nahiz eta hainbat herrietan onartuta egon homosexualitatea, oraindik oso baztertuta dago, eta hau bakarezina da. Saiatu behar gara egoera hauekin amaitzea, denok berdinak gara eta aukeratzeko eskubideak ditugulako.

Zorionak ikaskideak oso lan ona egin duzue!;)

karmele

karmele 2014-03-26 08:16 #6

Ados, Nerearekin, paperak dena eusten du. Eta sarri legeak egon arren homosexualak ez dira ezkontzen gizarteak eta inguruneak hartuko duen kontrako jarreraren beldur direlako. Ezkonduz gero, akta publiko bat egiten da, askok jakinarazpen horren beldur dira. Gauza bat da zure gurasoek/familiak jakitea eta bestea zure herri osoak jakitea... Bestalde, eta seguru hau oso presente dugu denok, homosexual guztiak ez daude ezkontzeko desiatzen, ezta heterosexual guztiak ere.

karmele

karmele 2014-03-28 09:54 #7

Proba

Ester Casquero

Ester Casquero 2014-03-28 14:26 #8

Kaixo lagunak!

Zuen blogeko gaia bai dela interesgarria! Gainera gaur egunean dagoen "debatea" da. Lotsagarria iruditzen zait nola sufritu izan behar duten homosexualak. Hauek, oso jarraituak eta epaituak izan dira, batzuetan, haien pertsona izatea kentzen diete bakarrik hitzekin. Oso ondo iruditzen zait gai hau salatzea, oraindik lan handia geratzen da. Oso ausarta iruditzen zait gizarte honetan, homosexualak mundura ateratzea eta haien eskubideak aldarr

zaira galvez

zaira galvez 2014-03-31 19:55 #9

Arratsalde on!

Oso gai interesgarria iruditu zait gaur egunean gero eta libreago sentitzen direlako egoerak onera aldatu baitu tratu txar asko jasan ostean, batez ere amaieran

aipatu diren herrialdeetan.

Zorionak zuen lanagatik!

Zaira

Aitana

Aitana 2014-04-07 09:11 #10

Kaixo klasekideok.

Oso gai polemikoan sartu zarete eta hori erantzunen kopuruan nabaritzen da. Dena dela, jendeak argumentu sakonagoak erabiltzea nahiko nuke.

Nere ustez, erlijoek zer-ikusi handia daukate homosexualen bazterketa, jazarpen eta hilketa kasuetan, haiek baitira familia tradizionalaren ereduaren defendatzailerik sutsuenak eta erraz antzeman dezakegun bezala haien ideologia eta oinarri atzerakoiak gobernuen politiketan eta legeetan ezartzen dira.

Sen onak eta giza eskubideen aitorpenak esaten digutenez, pertsona oro errespetatu behar dugu bere ideologia, pentsamendu, arraza edo joera-sexuala edozein delarik. Hala ere, oraindik ez dugu esaten eta egiten dugunaren arteko koherentzia hori erakustea lortu. Askotan denbora aurrera badoa ere gu aztera goazela ematen du. Eta arazo bati aurre ergiteko lehenengo pausua arazo horren existentziaren kontzientzia edukitzea da, mingarria bada ere

Angharad

Angharad 2014-04-20 20:06 #11

Nire ustez, Aitanak esan duen moduan, homosexualitatearen kontrako fobia horren baitan badago nahasmen psikologikoa eta intolerantzia ideologikoa ere. Ez da zaila adieraztea zer nolako eragina izan dezaken aurreiritzi batek horren jomuga den pertsonarengan. Gure inguruko jendarteak guri buruz sortzen dituen definizioek guregan eragina dute eta neurri batean, definizio horien arabera bizitzen dugu gure sexualitatea. Homosexuala dena, orokorrean, isiltzeko eta ezkutatzeko joera izaten du hasieran. Izan ere, ibilbide arazotsua izan daiteke norberari buruzko ikuspegi estigmatizatzaile bati aurre egitea.

Esango nuke nire ahotsa pertsona hauen eskubideen alde ozentzen dela!!  STOP HOMOFOBIA!

Angharad

Angharad 2014-04-20 20:06 #12

Nire ustez, Aitanak esan duen moduan, homosexualitatearen kontrako fobia horren baitan badago nahasmen psikologikoa eta intolerantzia ideologikoa ere. Ez da zaila adieraztea zer nolako eragina izan dezaken aurreiritzi batek horren jomuga den pertsonarengan. Gure inguruko jendarteak guri buruz sortzen dituen definizioek guregan eragina dute eta neurri batean, definizio horien arabera bizitzen dugu gure sexualitatea. Homosexuala dena, orokorrean, isiltzeko eta ezkutatzeko joera izaten du hasieran. Izan ere, ibilbide arazotsua izan daiteke norberari buruzko ikuspegi estigmatizatzaile bati aurre egitea.

Esango nuke nire ahotsa pertsona hauen eskubideen alde ozentzen dela!!  STOP HOMOFOBIA!

Maider L.

Maider L. 2014-04-22 15:57 #13

Aupa neska mutilak!

Gai interesgarria zein iritzi anitzekoa dela uste dut. Ados nago Aitanarekin homosexualen bazterketan erlijioak zerikusi handia duela esaten duenean. Kasualitatea ahal da homosexuala izateagatik herrialde kontserbadoreenetan heriotza zigorra ezartzea? Egia da gai honen inguruan hainbat aurrerapauso eman direla hainbat aurreiritzi ezabatuz, baina oraindik lan handia egiteko dago, ezkontza hautazkoa eta pertsonala baita, maitasuna adierazteko beste modu bat. Beraz, zer gertatzen da maite duzun pertsona sexu berekoa bada? Ze kalte egiten digu horrek? Nortzuk gara gu besteen erabakiak deuseztatzeko?

Iritzien zain gelditzen naiz

Besterik gabe,

Maider

Edurne

Edurne 2014-05-06 11:04 #14

Kaixo! Zuen bloga irakurtzen ibili naiz eta Zorionak eman nai dizkizuet egindako lanagatik! Oso gai interesgarri eta sakonak plazaratu dituzue! Nik oraindik ezin dut ulertu nola erlazio eta ezkontza homosexualak gobernu eta pertsona batzuek ez dituzten onartzen. Argi dago Heteroarauak oraindik pil pilean jarraitzen duela eta horrek mugitzen duela mundua, tristea oso!

Olatz Ruiz de Azua

Olatz Ruiz de Azua 2014-05-21 11:55 #15

Erlijio, ideologia eta gobernu itxiak, aurreritzien beldurrak, idealen inposaketak, tradizionalismoaren erreprimitzeak...orain arte komentatutako gainerako arrazoi guztiak daude homosexualek pairatzen dituzten krudelkeri eta injustizien atzean, guztiz ados. Arrazoi guzti horiek elikatzen dute arazoa. Faktore guzti horiek sortu, eragin, bultzatu eta hedatzen dute HOMOFOBIA.  Gizarte hezitzaile moduan ordea, homofobia kasu horiek nola antzematen diren, nola lantzen diren, pertsonei homofoboak izatera bultzatzen dieten faktoreak nola detektatzen diren nahiz homofobiaren biktima direnei egunerokotasunean duhintasunez bizitzen nola lagundu ahal zaien interesatu beharko litzaiguke, gure etorkizunean pertsona homofoboekin zein homofobiaren biktimekin aurkitu ahal izango garelako parez pare PROFESIONAL GISA.

Hori dela eta, homofoboak izatetik aurriritzi gabeko homosexualitatea lortzera dauden bide, aukera eta formulak izan beharko liratezke gure interes puntu nagusiak. Eta horregatik hain zuzen ere atxikiko dut jarraian gure interesekoak izan beharko liratezkeen kezka horiei erantzunik eman diezaiokeen artikulu sinple bat.

Artikuluari bide eman aurretik ordea, zehaztapen garrantzitsu bat eta itxaropentsuak izateko arrazoaik eman beharko lizkiguten bi zehaztapen  aipatu nahiko nituzke.

1)Adituek homofobikotzat hartzen dituzte bai homofobiaz jokatzen duten pertsonak bai homofobiaren biktimak diren pertsonak ere.

2)Adituen aburuz, pertsona bat homofobikoa izatea eragiten duen faktore printzipala FAMILIA da, eta horrez gain, noski, badaude beste eragile batzuk ere (denak makro zein mikro gizartearekin zerikusi zuzena dutenak). Kasu bakoitzeko eragileak identifikatzea haatik, oso zaila da homofobia fenomeno oso konplexu bat izatearen arrazoiagatik nahiz kasu eta gizarte bakoitzean eragileak erabat aldakorrak izatearen arrazoiagatik. Zailtasunak zailtasun ostera, lan handia eskatzen duen erronka guztiz ebazgarria da.

3) Homofobia tratatu eta gainditu daiteke. Eta horretarako, bakoitzaren sakonenean ezarritako beldurrak onartu baino ez ditu egin behar norbanakoak, jarraian beldur eta ernegu horiekin bizitzea merezi ote duen edo ez hausnartu eta gatazkarik sortu gabe desberdin sentitu eta pentsatu egiten dituzten horiekin elkarbizitzea hain zaila zergatik ote den aztertu ahal izateko.

Besterik gabe, hona hemen aipatutako linka. Espero dut zuen interesekoa izatea:

http://webcache.googleusercontent.com/search?q=cache:YZJyJjGK6X0J:www.dvvimss.org.mx/homofobia/La_Homofobia_Canela_Jones.pdf+&cd=1&hl=es&ct=clnk&gl=es

Utzi iruzkina: