Ezkontzaren jatorria
Ezkontzak antzinarotik ospatzen diren errituak dira, non bi pertsonek haien hitza ematen duten geratzen zitzaizkien urteak batera igarotzeko.
Wikipediak dioen bezala, hasiera batean denak ezkontzen ziren elizatik, ez baitzegoen ezkontzeko beste modurik. Baina Errepublika garaian, ezkontza zibila lehenengoz onartua izango zen, geroago 1939.urtean, garai hartan izandako ezkontza guztiak baliogabetuz eta kultura desberdinen arteko ezkontzak bakarrik onartuz.
Beranduago, 1978.urteko Konstituzioarekin, berriro ere ezkontza zibilak onartu ziren, gaur egunera arte, gero eta ohikoagoak egiten ari direla.
Baina ezkontza zibila onartu zen bezala, banatzeko legea ere badago, 1932.urtean onartu zena Bigarren Errepublikan. Hasiera batean txarto ikusita zegoen bikotearengandik banatzea eta horregatik oso dibortzio gutxi ematen ziren. Gaur egun berriz, oso nabarmena da. Ideia bat egin dezazuen 2012.urtean 110.764 dibortzio eman ziren.
Eliza bidezko ezkontza bat.
Banatzeko legea hau ez da herrialde guztietan ematen. Adibidez Filipinasen, banatzeko aukera debekatuta dago eta berriro ezkondu nahi izanez gero, aberatsa izan behar zara. Psikiatra bat lortu eta horrek ezgaitasunen bat duzula esaten badu, berriro ezkontzeko aukera bat izango zenuke. Gai honi buruz zerbait gehiago jakin nahi izanez gero, hemen usten dizuegu “BBC mundo”-n agertutako artikulu baten linka.
Baina zergatik Filipinaseko gobernuak ez du onartzen erlazio batek utz egin dezakeela? Zergatik ez dute ikusten berriro zoriontsu izateko aukera bat izan daitekeela gainontzeko herrialdeek bezala?
Gai honi buruz duzuen iritzia zein den jakitea gustatuko litzaiguke, beraz, animatu eta komentatu!
Iruzkinak
Jasone 2014-04-25 12:51 #1

Kaixo lagunok!!

Nire ustez, ezkontzak jaisten ari dira eta ezkontzen direnen artean erritu erlijiosoak ere. Ezkontza ez da bikoteek, elkarbizitza arautzeko duten aukera bakarra. Izatezko bikoteak ere badaude eta, bide hori aukeratzen duten bikoteek badute erregistratzeko modua, Udalean. Orain dela 30 bat urte, ezkontza bizitza osorako zen; hau da, heriotzak berak bakarrik apurtu zezakeen. Oso gutxi ziren banantzen ziren bikoteak; gaur egun, ordea, ohikoa bihurtu dela dirudi.

Esan daiteke, orain lehen baino askatasun gehiago dugula, batez ere emakumeok, erabakiak hartzeko orduan. Argi dago gero eta banaketa gehiago daudela, baina ezin bestekoa da seme-alaben beharrak kontutan hartzea. Hau da, seme-alabak dira kaltetuenak eta hoberena da garaiz banaketa batera heltzera, egoera jasanezina izan arte itxarotea baino.

Besterik gabe, jarraitu horrela!

Utzi iruzkina: