Giza eskubideen bilakaera
Kaixo lagun, honako post berri honetan Giza eskubideek urteetan zehar izan duten bilakaeraren inguran arituko gara. Gai honi buruzko informazioa bilatzerako orduan Europako Kontseiluak argitaratutako "Gazteak Giza eskubideetan Hazteko eskuliburuan" oinarritu gara.
Gazteak Giza eskubideetan Hazteko eskuliburu honetan giza-eskubideak belaunaldi ezberdinetan sailkatzen direla ikusi dugu:
Lehen belaunaldiko eskubideak (Eskubide zibilak eta politikoak)
Bi ideia nagusi bereizten dira: askatusun pertsonala eta gizanabakoen babesa estatuaren urraketen aurrean. Honen barruan eskubide zibiliak, lege eskubideak eta eskubide politikoak aurki daitezke.
Bigarren belaunaldiko eskubideak (Eskubide sozialak, ekonomikoak eta kulturalak)
Hiru ideia nagusi bereizten dira: berdintasuna eta oinarrizko ondasunak, zerbitzuak eta aukera ekonomikoak eta sozialak izateko aukera bermatua. Honen barruan aurki daitezkeen eskubideak sozialak, ekonomikoak eta kulturalak dira.
Hirugarren belaunaldiko eskubideak (eskubide kolektiboak)
Oinarrizko ideia elkartasuna da eta eskubide horien barruan gizartearen edo herrien eskubide kolektiboak sartzen dira. Hala ere, eztabaida sortu da eskubideen kategoria berri horren inguruan. Zenbait aditu ez datoz bat eskubide kolektiboak "giza" eskubidetzat hartzeko ideiarekin.
Nolanahi ere, izen bat zein bestea eman nazioarteko komunitateak arlo horiek neurri handiagoan ikertu behar dituela eta arreta handiagoa eskaini behar direla onartzen da oro har.
Gure eskubidearen sailkapena egiterako orduan, hau da, ezkontza eskubidea, lehenengo belaunaldiko eskubideen barruan dagoela esan dezakegu, eskubide zibill bat dela kontuan izanda hori ondorioztatu daitekeelako.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: