Tradizio-kulturalen menpeko ezkontza-errituak
TRADIZIO-KULTURALEN MENPEKO EZKONTZA ERRITUAK
Kultura jaioterri, arraza zein herrialde konkretu baten kide diren pertsonen elementu bereizgarri gisa har genezake, belaunaldiz belaunaldi gizatalde horren indibiduo zaharrenek bertako gazteenei transmititzen diotena, betiere honen biziraupena helburu nagusia izanik.
Post berri honetan definitu berri dugun termino honek, kulturak, ezkontza erritu ezberdinetan utzitako aztarna zein den ikertuko dugu. Horretarako herrialde ezberdinetako kulturetan oinarritutako zenbait ezkontza-erritu aurkeztuko dizkizuegu, modu batean ala bestean kulturak urteetan zehar izan duen indarra eta presentzia nolakoa izan den ikusi ahal izateko.
EZKONTZA TXINATARRA
Gure gaur egungo kulturan ohikoa da ezkontzerako orduan emakumea soineko zuri batekin jantzita ikustea, baina kulturak urteak igaro ahala utzi duen aztarnetako bat baino ez da.
Txinan ezkontzetan emakumeek soinean daramatzaten jantzien kolorea gorria da, kultura honetako kideek zorte oneko kolore gisa hartzen dutelako.
Bitxikeriak:
Emakumeak ezkondu aurretik “azken agurra” delakoa burutuko du, bere senarrarekin bizitzera joatean bere gurasoekiko duen lotura galduko duelako. “Azken agurra” delako erritu honetan emakumea bere lagun minekin bilduko da, hauen laguntzaz gurasoak galtzeak ekarriko dizkion tristura guztiak negarraren bitartez ahazteko.
EZKONTZA ALEMANDARRA
Alemandar kulturan ohikoena ezkonduko diren bi pertsonen momentu ahaztezinak biltzen dituen liburu antzeko bat egitea da, gero ezkontzan zehar bertako gonbidatuek eros dezaten eta diru-sarrera hauei esker ezkondu berriek ezkontza-gastu guztiak ordaindu ditzaten.
Ezkondu-berrien liburuaren kontua alde batera utzita alemandar ezkontza hiru egunetan zehar burutzen dela esateari ekingo diogu; honela antolatzen dira:
1. EGUNA: Bi indibiduoen lotura zibilia
2. EGUNA: Lagun eta senide guztiak biltzen dituen bazkaria
3. EGUNA: Lotura-erritu erlijiosoa
EZKONTZA ITALIARRA
Italian, geure kulturan ez bezala, ezkontza egunean euria egitea zorte oneko gertakari gisa hartzen da eta hau gertatzekotan jendeak honako hau oihukatu ohi du:
“Sposa bagnata, sposa fortunata”
Honekin batera emakumeak soinean eramango duen bitxi bakarra ezkontza-eraztuna izango da, gainontzeko bitxiek ezkontza zapuztu dezaketela uste delako.
Ezkontza hauei amaiera emateko bikote ezkon-berriak edalontzi bat lurrera botako du, hau hausteko asmoz. Aipatutako edalontzia apurtzean geratuko diren kristal zatiek bikote berri honen biziraupen-urteak
zenbat diren esango die.
Ezkontza-erritu ezberdin ugari daudela badakigun arren sarrera honetan zuen gai honekiko interesa pizteko asmoz guretzat deigarrienak izan direnak txertatu ditugu, kultura ezberdinetan burutzen diren errituen aniztasunaren berri izan dezazuen.
Besteik gabe hurrengo baterarte, zuen iritzien zain izango gaituzue.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: