Gaiaren aurkezpena

Zer dira giza eskubideak? Pertsona ezberdinei galdetzen badiegu erantzun ezberdinak jasoko ditugu, baina azken finean, gizakiok gizaki izateagatik ditugun askatasunak izango lirateke. Giza eskubideen aldarrikapen unibertsala (GEAU) 1948an egin zen Parisen, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiaren eskutik. Bertan 30 giza eskubide identifikatu zituzten, artikuluetan banatuz.

 

Baina, eskubide hau ez da beti betetzen eta horregaitik eskubide honi buruz gehiago jakin dezazuen eta egoera batzuk zalatzeko, zer ezkontza motak ematen diren, ezkontza homosexualak leku batzuetan debekatuta daudela, ezkontza behartuak... aztertuko dugu.

Gu 16.artikuluan oinarrituko gara gure bloga garatzeko, hau da, denok ezkontzeko eskubidea izatea. 16.artikuluak honakoa dio:

 

  • Gizonek eta emakumeek, ezkontzeko eta familia eratzeko eskubidea dute, arraza, herritartasun edo erlijioagatiko inolako mugarik gabe; eta, ezkontzari dagokionez, eskubide berberak dituzte bai ezkonduta jarraituz gero eta bai ezkontza-lotura ezabatuz gero ere.
  • Ezkongaien baimen aske eta osoz ez bada, ez dago ezkontzerik.
  • Familia da gizartearen oinarri jatorra eta berezkoa, eta Estatuaren eta gizartearen babesa izateko eskubidea du.

Erabiliko dugun lizentzia Copyleft da, honek, Wikipediak esaten duen bezala, copyright-ak dituen mugapen guztiak kentzea ditu, eta Software, musika, argazkia, literatura, artea eta plastika bezalako lanei aplika dakizkiokeen lizentziak biltzen ditu.

 

 

 

 

 


Utzi iruzkina: