Maitasunari beharkizunik ez!

Ezkontza bat, maitasuna adierazteko modu bat da beste askoren artean. Nahiz eta, bikote baten arteko lotura izan, tradizioz dugun ohitura bat honen gainetik jartzen da; ezkontza askotan, gurasoak dira beraien seme- alabak ezkontzera behartzen dituztenak.

Gure ustez, nahiz eta egoera ekonomiko kaskar baten bizi, maitasuna bezalako gauza bat ezin da diru kontu bat bihurtu, hori prostituzioa izango baitzen. Adibidez, Nepalen, nahiz eta haurren ezkontza debekatuta egon ezkontzara behartzen dituzte. Neskak gero eta nagusiagoak izan, familiak gero eta diru gehiago ordaindu beharko dio gizonen familiei, beraz euren egoera ekonomikoa ikusita, umeak direnean ezkontzen dituzte. Honen ondorioz, ikasketak alde batera uzten dituzte, bortxatuak izaten dira, seme-alabak lar gazte izaten dituzte,…

Muturretako kasuetara joan barik, badaude psikologikoki edo mezu subliminalen bitartez gertatzen diren ezkontza behartuak. Jaiotzen garenetik, gure bikotea izango denaren prototipoa marrazten digute. Normalean prototipo hau, kontrako sexuarena izango da, familia onekoa, eta askotan herrialde berdinekoa.

Gure guraso edo senideak, gure ongian pentsatzen dutela esango digute, guretzako onena nahi dutela errepikatuko dute. Baina maitasuna eta batez ere ezkontza, gauza pertsonala da. Bakoitzaren esku dago ezkondu nahi duen eta norekin ezkondu nahi duen aukeratzea.

Nahiz eta ezkontza bi pertsonen arteko maitasun-  lotura izan, horrek ez du esan nahi ezkontza gabe maitasunik ez dagoen.  Izan ere, hasieran esan dugun moduan, ezkontza maitasuna adierazteko modu bat besterik ez da.


Utzi iruzkina: