Mintzakide

Iruñerriko eta Tafallako Mintzapraktika programa

15. BULETINA HEMEN IKUSGAI (Klikatu)Maiatzaren 23an, larunbata, Araiatik Aratz mendira eginen dugu ibilaldia. Ibilaldi honetara Euskal Herriko beste Mintzapraktika egitasmoetako partaideak ere gonbidatuta daude. Ordua: Goizeko 08:45ean Iruñeko zezentegietako (Corralillos) aparkalekuan. Kotxez joanen gara. Izena emateko 948 96 05 16 telefonoan edo mintzakide@topagunea.com helbidean.Argazkia: Egizu   MINTZA EGUNA:   Ekainaren 6an ospatuko dugu Gasteizen. EGITARAUA: 11:00etan Ongi etorria eta hamaiketakoa Matxete plazan 12:00etan Ibilaldi gidatua. 13:30ean Kalejira 1...


Maiatzaren 23an mendi irteera bat antolatu dugu Araiatik Aratz mendira, ibilaldi honetara Euskal Herriko beste Mintzapraktika egitasmoetako lagunak ere joanen dira.   ARAIA-ARATZ MENDI IBILBIDEA Maiatzaren 23an, larunbata Goizeko 08:45ean Iruñeko Zezentegietan aparkalekuan (Corralillos)   Izen ematea: maiatzaren 21a baino lehenago 948 96 05 16 / 664 49 65 09 telefono zenbakietara deituta edo mintzakide@topagunea.com helbidera idatziz.   Ekainaren 6an Mintza Eguna ospatuko da Gasteizen.   EGITARAUA: 11:00etan Ongi etorria eta hamaiketakoa Matxete plazan 12...


Aste honetako agenda

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2009-05-04 11:28

Maiatzaren 7an, osteguna, Dantza Tailerra (egun batekoa) AEK-ko Irrintzi euskaltegian. Ordutegiak hauek izanen dira: 10:45, 17:30, 21:00.   Maiatzak 9, larunbata, Burlatan Kantuz, 12:00etan Burlatako Elizako plazan.   Aste osoan zehar “Munduari bira doan” pelikula Golem-Morean ikusteko aukera izanen dugu.   Honez gain, Topaguneko Mintzapraktika sailak Mendi irteera bateratu bat antolatu du maiatzaren 23an, larunbata, Araiatik Aratz mendira. Iruñea eta Tafallako Mintzakidetik joateko proposamena luzatzen dizuegu.


Iruñeko Hizkuntz Eskolak 4. urtez antolatu du Kultur Astea. Hona hemen egitarauaren zati bat: Astelehena 27: Diaporama: “Illimani: Bolibiako izpiak eta hizkiak” Amets Arzallus eta Txomin Txueka. 20:00etan.   Asteartea 28: Asisko Urmenetaren blablaldi farsantea “Ikasle jendea: Animaleko katalogoa” 17:00etan   Asteazkena 29: “Bidaia intimoak” dokumentala. 17:00etan   Bertso Saioa (Euskara ikasleentzat bereziki prestatutakoa) Xabier Paya Jon Maia Uxue Alberdi 20:00etan   Osteguna 30: Mikel Laboari omenaldia Dokumental laburra: Imanol Uriberen...


Aurreko astean bezala, uhartear batek (Aitziber) irabazi du Erregea eta Bufoia  antzezlana ostiralean (apirilak 24) Atarrabian ikusteko gonbidapen parea.Atarrabiako Gune Eszenikoan izanen da ikuskizuna eta bertan Ander Lipus eta Andoni Egañak parte hartuko dute. Gaueko 22:00etatik aurrera.


Osteguna, apirilak  23:   Bertso saioa: Julio Soto, Iker Gorosterrazu, Xabier Karreras eta Saioa Alkaiza. 20:00etan Iruñeko Alegria peñan. Euskararen astearen barruan.   Hitzaldia/Eztabaida: “Krisia ordain dezatela aberatsek” Henrike Galartza NUPeko ekonomia irakaslea 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.   Ostirala, apirilak 24: Bertso merendua: Julio Soto eta Xabier Terreros.19:30ean Txantreako Euskaldunon Biltoki elkartean.   Antzerkia: “Erregea eta bufoia” antzezlana. 22:00etan Atarrabiako Gune Eszenikoan. Aktorea: Ander Lipus Berts...


MIntzakide Mendi Taldeak igande honetan Agiñara joateko txangoa antolatu du. Informazio gehiago Mintzakide Mendi Taldeko blogean.Atarrabiako Karrikaluze elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatutako antzerki zikloaren hirugarren eta azken emanaldirako gonbidapen pare bat zozketatuko ditugu. Zozketa hurrengo ostegunean, apirilaren 23an, eginen dugu. Grönholm Metodoa antzezlanerako sariduna Uharteko Izaskun izan da. Zorionak Izaskun!! Apirilaren 24an ERREGEA ETA BUFOIA emanaldia eskainiko dute Ander Lipus eta Andoni Egañak. Emanaldia 22:00etan hasiko da Atarrabiako Gune Eszenikoan. Gon...


KARRIKIRI Iruñeko euskaldunen elkartea euskararen normalizazioa sustatzeko eta Iruñerriko euskal komunitatearen alde lan egiteko duela hamabi urte sortutako taldea da. Hori dela eta, barne hausnarketari ekin eta kanpaina bat martxan jarri du, Zubi honetan zu ere giltzarri lelotzat hartuta. Barne hausnarketa hau jardunaldi batzuekin bukatuko da. Informazio gehiago: http://karrikiri.wordpress.com/ web orrian. Gogorarazi nahiko genuke ostegun honetan, hilak 16,  Grönholm Metodoa antzezlana Atarrabian ikusteko gonbidapenen zozketa eginen dugula.   Grönholm Metodoa: Apiri...


GRÖNHOLM METODOAAtarrabiako Karrikaluze elkarteak antolatu duen antzerki zikloaren bigarren emanaldia apirilaren 17an izanen da Atarrabiako Gune Eszenikoan gaueko 10etatik aurrera. Gonbidapen pare hau lortu ahal izateko 948 96 05 16 telefono zenbakira deitu edo mintzakide@topagunea.com helbidera idatzi. Zozketa apirilaren 16an eguerdiko 12etan egingo dugu. Ez ahaztu zuen telefono zenbakia jartzen bidaltzen duzuen mezuan.Aktoreak: Ramon Agirre, Itziar Ituño, Asier Hormaza eta Joseba Apaolaza.


2009ko Nafarroa Oinez Etxarrin ospatuko da urriaren 18an. Etxarriko Andra Mari ikastolak arte erakusketa bat antolatu du eta Euskal Herriko 67 artisten margolan eta eskulturak ikusgai izanen dira Ziudadelako Armen Aretoan, apirilaren 3tik maiatzaren 10era.   Ordutegia: Astelehenetik larunbatera:18:30etik 21:00etara. Igande eta jai-egunetan:12:00etatik 14:00etara.     Apirilaren 19an Mintzakide Mendi Taldea Lesaka eta Oiartzun artean dagoen Agiñara joanen dira. Tokia paregabea da, bertan mendia eta kultura uztartzen baitira.