Mintzakide

Iruñerriko eta Tafallako Mintzapraktika programa

Mintzakidetik martxoaren 27an, larunbata, bisita gidatu bat antolatu dugu Nafarroako Museoan. Bisita 12etan hasiko da eta ordubete inguruko iraupena izanen du. Bisitan parte hartzea dohainik da.Izena emateko: Martxoaren 18a baino lehenago. 948 96 05 16 / mintzakide@topagunea.comMintzakide Mendi Taldeak erabaki du martxoaren 21ean egin beharreko ateraldiaren plana aldatzea, Larrun mendia igo beharrean Santa Graziko maskarada ikustera joanen dira. Informazio gehiago: 619 679 589Aste honetako agendatxoa: Martxoaren 10ean, asteazkenarekin, HITZALDIA: Egunkaria auzia. Lontxo Oiarzabalen eskutik....


Igandean, martxoak7, Mintzakide Mendi Taldeak ibilaldi bat antolatu du Arnedillo aldean.Asmoa da goizean goiz Dinosaurioen Ibilbidean zehar paseo bat ematea eta ondoren termetan bainu bat hartzea.Gogorarazi nahi dugu Martxoaren 27an, larunbata, Saio Osagarria antolatu dugula Nafarroako Museoan, bertan bisitaldi gidatu bat eginen dugu. Martxoaren 18a baino lehenago eman behar da izena mintzakide(a bildua) topagunea.com helbidera idatzita edo 948 96 05 16 telefonora deituta.Aste honetako agendatxoa:Martxoak 6 larunbata: Helduentzako antzerkia Euskaldunon Biltoki elkartean 20:0etan.Ander Lipus...


Martxoaren 26an Saio Osagarria antolatu dugu Nafarroako Museoan. Bisitaldi gidatua ordubetekoa izanen da.Eguna: Martxoak 26, larunbataOrdua: 12:00AgendatxoaOtsailaren 22an, astelehenarekin, ZINEMA: “Sukalde kontuak” 20:00etan CIVICANen.Otsailaren 23an, asteartean, ZINEMA: “Berri ona” (Helena Taberna). 20:00etan CIVICANenOtsailaren 24an, asteazkenean, HITZALDIA: “Inauteriak: tradizioaren¡ dinamikotasuna eta forma berriak”. Aitzpea Leizaolaren eskutik. 19:00etan Armada etorbideko hitzaldien aretoan.Otsailaren 25ean, ostegunarekin, Fermin Muguruzarekin topaketa: “Checkpoint Rock. Canciones d...


Igandean Saioara!

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2010-02-15 10:36

Igande honetan, otsailak 21, Mintzakide Mendi Taldeak Saioa mendian eginen du hilabete honetan antolatu duen bigarren ateraldia. Ibilbidea Belaten hasiko da. Informazio gehiago: HEMEN.Eguna: Otsailak 21, igandeaOrdua: 08:15Tokia: Iruñeko Zezentegietako aparkalekuan.Martxoan 27an Nafarroako Museoan bisita gidatu bat antolatu dugu. Izen ematea martxoaren 18a eguerdiko 12ak baino lehenago egin behar da 948 96 05 16 / 664 49 65 09 edo mintzakide(a bildua)topagunea.com helbidera idatzita.


Atzo, otsailak 7, Mintzakide Mendi Taldeak izugarrizko txango polita antolatu zuen Iratxetatik San Pelaio ermitara. Ia 20 lagun elkartu ginen eguraldia lagun izan genuelarik.Arratsaldeko 14:30ak aldera bukatu egnuen txangoa eta Iratxetako elkartean pote bat hartzeko aukera izan genuen.Atzo ateratako argazki guztiak HEMEN ikus daitezke.Aste honetako agendatxoa:Otsailaren 11n, ANTZERKIA: “SOUVENIR, HISTORIAKO KANTARIRIK TXARRENA”. Maskarada taldearen eskutik. 20:30ean Nafarroako antzerki eskolan.Otsailaren 12an, larunbatarekin, BURLATAN KANTUZ, 12:00etan Elizako plazatik.


Mintzakide Mendi Taldea ikasturtean zehar hilabetean bi aldiz mendi irteerak euskaraz antolatzen dituen taldea da. Irteera hauetan parte hartzeko ez da behar mendizale peto-petoa izatea, edonork parte har dezake. Otsailaren 7an, igandea, Mintzakide Mendi Taldearekin batera hilabete honetako Saio Osagarria eginen dugu. San Pelaio mendia Baldorban dago Leotz eta Oritsoain herrien artean.EGUNA: OTSAILAK 7 IGANDEAORDUA: 08:15eanTOKIA: IRUÑEKO ZEZENTEGIETAKO APARKALEKUAN (CORRALILLOS).TAFALLA ETA INGURUKOENTZAT: Iratxetako hilerrian 09:15ean


Otsailaren 7an, igandea, Mintzakide Mendi Taldearekin batera joanen gara Baldorban dagoen San Pelaio mendira. Ateraldi honen informazio sakona bidaliko dugu hurrengo astean buletinaren bitartez. AgendaUrtarrilaren 28an, ostegunarekin, OLERKI ETA MUSIKA ERREZITALDIA: “Zer ez nuke egingo nik zure maitasuna lortzeko”. Itziar Rekalde (testuak eta narrazioa) eta Ander Larrearen eskutik (gitarra). 20:00etan Iruñeko Planetarioan.Urtarrilaren 29an, ostiralarekin, KONTZERTUA: GARI “16 LORE” bildumaren aurkezpena. 22:00etan Zizur Nagusiko kultur etxean. 6€.Nafarroako Bertsolari Txapelketa hasi da. In...


Igande honetan Mintzakide Mendi Taldea Virgen de la Peña mendira joanen da.Eguna: Urtarrilak 24 igandeaOrdua: 08:15eanTokia: Iruñeko zezentegietako aparkalekuan.


Eguberriak pasa eta gero Mintzakide indartuta dator berriz ere. Hurrengo egunetan zehar izanen dugu urtarrileko Saio Osagarriaren inguruan informazioa emateko aukera.Aste honetako agendatxoa:Urtarrilaren 15ean, ostiralean, irakurle taldea Euskaldunon Biltokin. 19:00etan.Urtarrilaren 19tik aurrera, ITZULPENGINTZAKO IKASTARO PRAKTIKOA. TESTUGINTZA. Astearteetan, 19:00etatik 21:00etara. 44 €. Izena emateko epea: urtarrilaren 16a arte. Euskaldunon Biltokin.


Atzo, abenduak 21, ikasturtean egiten dugun bigarren saio osagarria egin genuen Iruñeko Alde Zaharrean dagoen Zaldiko Maldiko elkartean. Elkarte honek urtero antolatzen du Santo Tomas eguna.Mintzakideko 20 bat partaide egon ginen ospakizunean.Mintzakide osatzen dugunok gure poztasuna azaldu nahi dugu aurten Saio Osagarriek eta Mendi Taldearen irteerek izaten ari duten harrera onarekin.Tamalez argazkirik ezin izan genuen atera.