Mintzakide

Iruñerriko eta Tafallako Mintzapraktika programa

Hurrengo astelehenean, abenduak 21, Mintzakidek ikasturteko bigarren saio osagarria eginen du, non eta Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean, 20:00etatik aurrera, Santo Tomas egunaren ospakizunean.Joateko asmoa dutenek konfirmatu mintzakide(a bildua) topagunea.com helbidean edota 948 960 516 telefono zenbakira deituta. Konfirmazioak abenduaren 21eko 14:00ak baino lehen egin, mesedez.Honez gain, aste honetan honako ekitaldiak nabarmendu nahi ditugu gure agendatxo honetan:Abenduaren 18an, ostiralean, “IRAKURLE TALDEA” Euskaldunon Biltoki elkartean.Abenduaren 19an, larunbatean, OSKORRIren gaboneta...


Igande honetan, hilak 13, Mintzakide Mendi Taldeak Bardeetara eginen du txangoa.Eguna: Abenduak 13 igandeaOrdua: 08:15Tokia: Iruñeko zezentegietako aparkalekuan (Corralillos).Eta ostiralean Anari Berriozarren 22:00etan Musika eskolan.


Atzo Zaldiko Maldiko elkartean egindako aurkezpen ekitaldiaren argazkiak dituzue hemen. Oso giro ona sortu zen Mintzakiden parte hartzen dutenen artean. Mila esker joan zineten guztiei eta Zaldiko Maldiko elkarteari.


Azaroaren 26an, osteguna, Mintzakideko aurkezpen ekitaldia ospatuko dugu Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Azaroan argitaratutako Mintzakide Buletina HEMENDIK jaits daiteke. Bertan Mintzakideren inguruko berriak topa daitezke.Azaroaren 28an, larunbata, Ruper Ordorika Artikako Kultur Etxean arratsaldeko 20:00etan. “Haizea garizumakoa” kanta bilduma berria aurkezten.


Azaroaren 22an Mintzakide Mendi Taldeak Lokizera eginen du irteera. Eguna: Azaroak 26Ordua:08:15ean Tokia: Iruñeko Zezentegietako aparkalekuanMintzakide Buletina argitaratu dugu eta zuen posta elektronikoetara ez baldin bada iritsi, etxera helduko zaizue egun hauetan. Buletina HEMENDIK jaits dezakezue.Azkenik, azaroaren 26an, osteguna, Mintzakide egitasmoaren aurkezpen ekitaldia ospatuko dugu Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean arratsaldeko 20:00etatik aurrera.


Azaroaren 9an hasiko da 2009-2010 ikasturtea. Momentuz iazko partaide kopurua berdintzea lortu dugu eta litekeena da partaidetza oraindik ere igotzea. Aste honetan zehar eginen ditugu taldeak eta zuekin guztiekin harremanetan jarriko gara.Izena emateko fitxa HEMENDIK jaitsi.Beste kontu bat Mintzakide Mendi Taldeak igande honetan, azaroak 8, Baztango Auza mendira eginen du ateraldia. Hitzordua betikoa:Eguna: azaroak 8 igandeaOrdua: 08:15eanTokia: Iruñeko Zezentegietako aparkalekuan (Corralillos)


Mintzakiden izena emateko epea hurrengo astelehenean amaituko da, nahiz eta aurrerago ere aukerarik egonen den parte hartzeko.Izena emateko fitxa hemendik jaitsi.Izena emateko tokiak.Aste honetan beste bi aurkezpen hitzaldi eginen ditugu: Asteazkenean, urriak 21, Berriozarko Musika Eskolan arratsaldeko 19:00etan.Ostegunean Atarrabiako Karrikaluze elkartean arratsaldeko 20:00etan.Mintzakide Mendi Taldeak ikasturte honetako egutegia prest dauka dagoeneko eta igande honetan, urriak 25, Kartxela mendira eginen du txangoa.Eguna: Urriak 25Ordua: Goizeko 08:15ean.Tokia: Iruñeko Zezentegietako apar...


Matrikulazioa: Urriak 1-26.Izena emateko fitxa HEMENDIK jaits daiteke.Izena emateko tokiakAste honetako agendatxoa:Urriak 16 ostirala: Film laburren emanaldia eta solasaldia Mutiloagoitiko Kultur Etxean 20:30ean. Sarrera doan. “SUKALDE KONTUAK” filma, 20:00etan Artikako Kultur Etxean. Sarrera doan.Urriaren 18an, igandean, NAFARROA OINEZ 09: “TXIKIAK HANDI”, Arbizu, Lakuntza eta Arruazun.Txantreako Euskaldunon Biltoki elkarteak Irakurleen Taldea martxan jarri nahi du. Irakurketa-taldean parte hartzeko ez dago, inondik ere, literaturan aditua izan beharrik; nahikoa da irakurtzea gustatze...


Mintzakide egitasmoan parte hartzeko matrikulazio epea zabalik dago urriaren 26a arte. Izena emateko fitxa hemendik jaitsi dezakezue.Izena emateko tokiak:Antsoain: Antsoaingo Euskararen PatronatuaAranguren: Udaleko Euskara ZerbitzuaAtarrabia: Karrikaluze elkarteaBerriobeiti: Udaleko Euskara ZerbitzuaBerriozar: Udaleko Euskara ZerbitzuaBurlata: Zaldualde euskaltegiaIruñea: Karrikiri elkartea eta Arturo Campion, Iruñezar eta Irrintzi euskaltegiak.Tafalla: Udaleko Euskara ZerbitzuaUharte: Zubiarte euskaltegiaZizur Nagusia: Udaleko Euskara ZerbitzuaOrkoien, Oltzako Zendea, Etxauri, Bidaurreta: ...


Urriaren 1ean zabalduko da Mintzakiden izena emateko epea. Izena emateko tokiak.Izen emate fitxa hemendik jaitsi. Bete ondoren posta elektronikoz ere bidal daiteke mintzakide@topagunea.com helbidera.Mintzakideko ikasturte berria hastear dagoen honetan urtero bezala Mintzakide Mendi Taldeak bere egutegia antolatu du. Igande honetan hasiko da denboraldia Dulantzera eginen dugun txangoarekin.Informazio gehiago HEMEN (Mintzakide Mendi Taldearen blogean).