ultrapertsonala

Bertotik mundura

ultrapertsonala

madigan 1456151170416 ultrapertsonala | 2006-05-31 12:26


Arrazoi osoa duzu Garikoitz. Gaur egungo ezkertiar asko kapitalista bizitza erosa eramaten dute. Edo eskumako politikak defendatzen dituzte, adibidez "Ley de Extranjería" delakoa. Ni ere kontradikzio hutsean bizi naiz. Nire burua kristautzat jotzen dut baina beti daukat duda berdina, ez ote naizen gauza txikiak egiten kristau moduan nire burua zuritzeko. Dena dela, otoi egiten dut egunero, eta 36 urtekin bada zerbait postmodernismo garain honetan. Bestalde, katolikoa edo protestantea edo ortodoxoa izatea futbol taldea aukeratzea bezalakoa da. Danak murgiltzen dira futbolean, danak dira kri...


lana II

madigan 1456151170416 ultrapertsonala | 2006-05-30 12:29

Bueltatu naiz bileratik. Ondo joan da. Jende jatorra. Nire taldekoak ere txintxo ibili dira. Batekin, mutilarekin, ez daukat inongo arazorik, baina bestearekin, neskarekin, izan genuen mobidaren hondakinak oraindik agerian daude, hor, gibelean. Ez, ez dugu inolako problemarik, teorian, baina nabaritzen da errespetua bakarrik sor diogula elkarri. Agian ni naiz arazoa, mobida izan genuenean barkamena eskatu niolako, eta jakin badakit ni ez nintzela errudun izan... Baina kuriosoa da; barkamena eskatu nionetik ezin dut gehiago pertsona hori gorrotatu. Ez dakit galdu ala irabazi nuen. Barkamena ...


lana

madigan 1456151170416 ultrapertsonala | 2006-05-30 09:09

Orain lanera joan beharra daukat, eta ez dakit zer den txarragoa, lana bera edo lana egiten dudan jendea... Zorionez, gaitz guztiak ez dira ehun urte igarotzen, beraz aguantau egin beharko dut abenduak arte, hile horretan bukatzen bait da egiten ari naizen master kurtsoa. (Egia esanda, ez dauzkat arazo handirik jendearekin; arazo larriena nire jarrera da. Beno, haiek ere errudunak ere badira. Eta lanaren aldetik, ba ez da prometitu zidatena matrikula egin nuenean, baina ez dago hain txarto ere) Hale ba, lanerat


Sexua

madigan 1456151170416 ultrapertsonala | 2006-05-29 17:01

Bistan da gero eta Blogkide gehiago daudela, denak sexu kontuak ahoan dituztelarik. Sexuak, bi alde ditu, bata, Biblian aipatzen dena "La fascinación del sexo" deritzona, egia da, hots, sexuak faszinatzen gaituela, itsutzen gaitu. Oso zaila egiten zaigula sexuari aurre egitea. Bestea, Graham Greene-en pertsonai batek, larrua jo eta gero aipatzen duena: "AH, pero era esto..." hots, akto mekaniko eta hotza. Bi esperientziatik pasa izan dut. Larrua jo nuen lehenengo aldiz, nahiko mekanikoa eta zentzugabea iruditu zitzaidan. Gero, urteak pasa ahala, faszinazioaren barruan erori nintzen, eta sum...


ultrapertsonala

4
madigan 1456151170416 ultrapertsonala | 2006-05-28 23:58

Kaixo, hauxe da Madiganen blog pertsonala, euskera kaxkarrean. Hain kolonizatuta nago kulturalki non euskeraz idaztea zaila egiten zait. Horregatik atera berri dut beste Blog bat gazteleraz (ikusi estekak). Han, nire datu pertsonalak agertzen dira. Gutxi gora behera hauek dira: Jon dut izena, 36 urte dauzkat, lanean ari naiz kazetari gisa, neskak ditut maite (ez nago ezkonduta), Athleticzalea naiz, etab. Beraz ez naiz tipo oso berezia, nahiko euskaldun arrunta baizik. Blog honetan, gertatzen zaizkidan gauzak kontatzen ahalegingo naiz. Gaur adibidez, igandea izanik, pentsatzen egon naiz ea z...