Hipokritak al gara euskaldunak?
Atzo ikusitako espektakulo patetikoari buruz idatzi behar dut. La Sextak duen Mundialerako saioan gertatu zen. Han, "gure" Patxi Alonsok eskeinitako lotsagabetasuna maila oso handikoa izan zen. Ezin nuen sinistu entzuten nuena. Alonso, euskal selekzioen eta euskal izaeraren defendatzailea, orain, beti espainol hutsa izan balitz bezela aurkezten zuen bere burua. Alonso, lehen argentinarren kontra zegoena "No hacen más que hablar" eta horrelako lilurak botatzen zituena ETB-2-n, orain "me voy a levantar para presentar a Valdano" esaten zuen... Lotsagarria gutxi da. Erderaz esaten den moduan, "poderoso caballero es don dinero", baina horrela, aurpegian ikustean, oso fuertea da. Baina ni, nire paranoian, hurrunago noa. Horrelakak al gara euskaldunak? Ala gizakia bera? Goikoetxeak, "cinturon de hierro" saldu bazuen, ba al dago euskal traidoreen tradiziorik? Ikertu beharko litzateke eta erreportai maju bat idatzi edo filmatu.
Iruzkinak
itxuragabeko izakia 2006-06-06 20:40 #1
<p>Traidorea? hitz potoloak dira hoiek! niri etzait traidore bat iruditzen, zer ari da ba traizionatzen?</p>
<p>Azken finean, eitbn lan egin eta arrakasta izan nahi duenak "abertzale" tzat agertu behar du, eta hori da berak egin zuena, besterik ez. Gero, behin espainiara joanda, ba bere benetako sentimenduak agertu ditu.</p>
<p>Ni abertzalea naiz, baina, egia esan, ez deritzot ondo jendearen jokabideak modu horretan epaitzeari.</p>
sergio 2006-06-09 11:21 #2
<em>Ados neurri batean aurrekoak aipatutakoarekin, ez bazen abertzalea orain bere benetako aurpegia erakusten digu.</em>
<em>Traideorea?? Lotsagarriatzat eta patetikotzat joko nuke baina kontuan hartu behar dugu askotan gertatu dela hori euskal telebista publikoan eta adibideak ez dira faltako.</em>
<em>Nik adibidez gogoratzen dut orain dela urte askotako El Correon argitaratutako Ane Igartibururi egindako elkarrizketa batean Elorrioko neska honek esaten zuela Euskal Herriaren independentziarekin amesten zuela (zentzu onean) eta orain ikus dezakegu Espainiako telebistan Espaina gora ta Espainia behera eta faralaes-ez jantzita.</em>
<em>Agian oraindik pentsatzen du Euskal Herriarentzat hoberena dela independentzia baina auskalo.</em>
<em>Asko eta asko hasi dira euskal telebistan eta gero joan dira baina hori normala da, normala ez dena da Alonsorena.</em>
<em>Pena eta nazka ematen dit hori egia baldin bada eta nik uste dut horrelako gauzak kontuan hartuko beharko lirateke beste egun batean hona etorri nahiko balu.</em>
Utzi iruzkina: