ultrapertsonala

Bertotik mundura

ZEITGEIST eta ZEITGEIST ADDENDUM pelikulak ikusi ditut. Filme benetan potenteak, biak oso onak, ikusi beharrekoak.


BERGAMIN

madigan 1456151170416 ultrapertsonala | 2007-11-22 16:11

Xabier Sánchez Erauskin-ek idatzi duen "José Bergamín, Ángel rebelde" liburua irakurtzen ari naiz. Liburu oso interesgarria, Bergamin-en pertsona, pertsonaia, eta obra aztertzen ditu. Bizi dugun garai nahasian beharrezkoa da Bergamin bezelako artista bat, bere bizitzan, konpromesua eta katolizismo konprometitu bat batu zuen. Askoren ustez, Espainiako XX. mendeko intelektual handiena izan zen. Baina zoritxarrez, liburu hau ez da eskoletan ikasiko edo aipatuko, intelektual bezela, oso deserosoa zelako edozein poterentzako. Horrelakoa bait zen Bergamin jauna, librea eta independientea.


Atzo ikusitako espektakulo patetikoari buruz idatzi behar dut. La Sextak duen Mundialerako saioan gertatu zen. Han, "gure" Patxi Alonsok eskeinitako lotsagabetasuna maila oso handikoa izan zen. Ezin nuen sinistu entzuten nuena. Alonso, euskal selekzioen eta euskal izaeraren defendatzailea, orain, beti espainol hutsa izan balitz bezela aurkezten zuen bere burua. Alonso, lehen argentinarren kontra zegoena "No hacen más que hablar" eta horrelako lilurak botatzen zituena ETB-2-n, orain "me voy a levantar para presentar a Valdano" esaten zuen... Lotsagarria gutxi da. Erderaz esaten den moduan, "...


IKE TURNER ikusteko -doan gainera- aukera ezin hobea daukagu larunbat honetan Getxoko jaialdian. www.getxo.net en informazio guztia.


Dribbling-a

madigan 1456151170416 ultrapertsonala | 2006-06-05 17:36

"Ezkertiarrek" inkizizioa ateratzen didatenean, ni, Bob Marley bezala, etiope ortodoxoa egiten naiz. Eskumakoek Stalin ateratzen didatenean ni, Foruak besarkatzen ditut. Españolistek Sabino Arana aurpegiratzen didatenean, ni, Humbolt edo Napoleon IIIen bidaiak Euskal Herrira (edo National Geographic-en azkena euskal ADNa aztertzeko) aipatzen dizkiet. Horixe da nire borroka, inoiz ez nagoela leku eroso batetan. Eta esan behar dut, pertsonai edo erakunde guztien gainetik, Jesus dagoela, mugarik gabeko Gizona (musika bezala), eskuma edo ezkerra zer diren ez zekien pertsona. Dana utzi zuena lag...


igandea

madigan 1456151170416 ultrapertsonala | 2006-06-04 10:53

Badut lagun judutar bat, Alemanian bizi dena. Bera astero joaten da sinagogara. Sinagogan famili moduan biltzen dira larunbatero Torah irakurri eta eztabaidatzeko. Ni, Frankfurt-en izan nintzenean konprobatu nuen horrela zela. Sinagogak oso apalak dira, humilak. Ez dituzte inongo apaindurarik. Hori bai, judutarrek biltzen direnean, iskanbila ere sortzen dute. Oso altu egiten dute berba, eztabaidak latzak izaten dira. Emozionatu nintzen nahiz eta tutik ez ulertu. Famili bizia zirudien, eta umore onekoa, gainera. Hori da gure elizatik faltan botatzen dudana. Eztabaida gehiago, barruan, fededu...


GO-KART MOZART

madigan 1456151170416 ultrapertsonala | 2006-06-03 12:25

GO-KART MOZART-ek abesten duen moduan: SUMMER IS HERE. It´s here again, summer is here, is here, my friend


Jodorowsky

2
madigan 1456151170416 ultrapertsonala | 2006-06-02 17:21

Jodorowsky agertu zen atzo telebistan. Psikomagiaren bitartez jende asko osatu duen artista. Artea osatzeko omen delako, ez bortizkerietarako. Kristo garaian, belegile edo aztia moduan imaginatzen dut, jendea alde batera eta bestera eramaten. Gaur egun eskola ere sortu du. Nik, hiru edo lau liburu irakurri ditut eta beti harritzen nauena zera da: berak aitortzen duela gizakiok gehien jota Buda izatera heldu gaitezkela. Baina Kristo bezala izatera inork ez duela inoiz helduko, Buda pertsona izan zelako, Kristo perfektua. Eta harritzen nau zeren berak, hain jakintsua den hura, Aita Santuaren ...


Edukazioa

madigan 1456151170416 ultrapertsonala | 2006-06-01 17:28

Kristau eskoletan izan diren gehienek ez dituzte gustoko apaizak edo erlijioa. Eskola utzi eta urteak pasa ahala, gero eta gehiago urruntzen dira erkijioengan. Diñot erlijioengan zeren ez dituzte ez kristautasuna ez besteak maite. Ez dakit zer nolako edukazioa hartu zuten eskoletan baina benetan harritzen nau hain kontra egotea txikitatik hartutako baloreengandik. Niri aldrebes gertatu zitzaidan. 33 urte nituelarik konbertitu nintzen kristautasunera. Ikastolan ikasitakoari uko egin nuen, han maisu andereño gehienak ateo militanteak ziren eta ez zirenak ixil ixil mugitzen ziren itsaso horre...


ultrapertsonala

madigan 1456151170416 ultrapertsonala | 2006-05-31 12:26

"Euskal Herria" aldizkarian zabaldu dute erreportai bat monastegiei buruz. Monastegiak bi arrazoigatik sortu ziren: otoi egiteko eta ixiltasunean bizi ahal izateko. Gaur egun otoi egitea ez dago ondo ikusita, eta ixiltasuna luxuzko gauza da. Beraz, monastegira turista bezela joatea alperrik joatea da. Bai, ezagutu dezakegu nola bizi ziren aintzinako apaizek (gaur egungo mojeek bunkerretan bizi dira, hiriaren zarataz inguraturik kasu askotan; monastegietan baino), eta argazki politak atera ere bai. Eta somatuko dugu agian ixiltasunaren zatitxo txiki bat, aire ufada xuabe eta labur bat bezela...