ultrapertsonala

madigan 1456151170416 ultrapertsonala | 2006-05-28 23:58
4

Kaixo, hauxe da Madiganen blog pertsonala, euskera kaxkarrean. Hain kolonizatuta nago kulturalki non euskeraz idaztea zaila egiten zait. Horregatik atera berri dut beste Blog bat gazteleraz (ikusi estekak). Han, nire datu pertsonalak agertzen dira. Gutxi gora behera hauek dira: Jon dut izena, 36 urte dauzkat, lanean ari naiz kazetari gisa, neskak ditut maite (ez nago ezkonduta), Athleticzalea naiz, etab. Beraz ez naiz tipo oso berezia, nahiko euskaldun arrunta baizik. Blog honetan, gertatzen zaizkidan gauzak kontatzen ahalegingo naiz. Gaur adibidez, igandea izanik, pentsatzen egon naiz ea zeer nintzen, kristau katolikoa, protestantea, ebangelista ala ortodoxo etiopea Bob Marley bezela... Atzo ikusi bait nuen dokumental bat non jamaikar genioa agertzen zen musikataz eta erlijioaz hitz egiten. Rastafaria bezala, Etiopiako eliza ortodoxoarekin egiten zuen bat. Nik, kristaua bezala, ez dakit zer naizen, katolikoa ala protestatantea izatea politikataz hitz egitea da; futbol taldea aukeratzea bezala. Azken finean Jesus (orain aintzinako kontua den Gizon-Jaingoikoa hori) gure Jaunaren irakaspenak jarraitzen ditut. Beno, ahal dudan moduan. Adibidez, orain dela gutxi, emakume batekin oheratu nintzen. Gaztea naiz. Gorpua-Arima ren arteko gerran, batzutan, arimak galtzen du. Nor da Madigan? "Madigan" Don Siegel-en film bat da, non poli onak goiko poterearen kontra galtzen duen... The Clash-ek abesten zuten moduan, "I fought the law, and the law won". Bai, kristaua naiz eta foru zalea, Nafartar erreinuko foruzalea. Graham Green Katolikoa eta ezkertiarra zen moduan, Housemartins-ek Katolikoak eta ezkertiarrak ziren moduan; Jose Bergaminek Komunista eta Katolikoa zen moduan... Bihar arte

garikoitz

garikoitz 2006-05-30 10:09 #1

Kaixo, niri ez zait etiketismoan erortzea gehiegi gustatzen. Honelako erreflexio bat egitea interesgarria bada ere, azkenean, izatea gustatuko litzaigukena garela behin eta berriz esan ondoren hala garela sinestu dezakegu. Adibidez, bere burua ezkertiartzat duten askoren bizitzari begiradatxo bat ematea besterik ez dago, eguneroko bizitzan eskuindar kapitalista batzuk besterik ez direla ohartzeko (egia esateko, oraindik ere ezkerra eta eskubiaren arteko muga bereiztu nahian nabil, baina inork ez dit eman errealitateari egokituko zaion definiziorik). Hala ere, normalean, besteek gutaz duten irudiaren karga gainean eramatera kondenatuta gaude betirako. Gaur egungo ateismo fanatikoaren erdian Kristaua zarela aitortzean, jendeak dituen aurreiritzi guztiak gainera eroriko zaizkizu, eta beraiek Kristau izateari buruz dituzten mito guztiak zure pentsamenduan jarri. Honela, "Kristaua naiz" esaten duzun bakoitzean mila justifikazio eman behar dituzu, zure parekoak inkisizioa edo kondoiak aipatu aurretik. Ah..., beste mito horietako bat, kristauak eskuindarrak omen garela da. Bueno, honela pentsatzen duena Ebangelioa irakurtzera gonbidatuko nuke, nire ustez ezkertiarra izatea zer den jakiteko.

Baina, txapa gehiago sartu aurretik, benetan esan nahi nizuna idatziko dut, lo hartu ez dezazun. Katolikoa, protestantea, edo beste motako kristau bat ote zaren ez dakizunez, San Pablo Apostoluak Korintotarrei idatzitako lehenengo kartatik zatitxo hau interesatuko zaizula uste dut:

Zatitua ote dago Kristo?

Jesukristo gure Jaunaren izenarengatik eskatzen dizuet: izan zaitezte iritzi bereko, eta ez ibil banatuta; bat egizue elkarrekin, iritzi bereko eta gogo bereko izanez. Izan ere, ene senideok, Kloenekoek jakin erazi didate, eztabaidak direla zuen artean: hor ari omen zarete, noski, bakoitza bere aldetik, esaten: "Ni Paulorena naiz", "ni Apolorena", "ni Pedrorena", "ni Kristorena". Zatituta al dago Kristo? Paulo gurutziltzatu ote zuten, bada, zuengatik? Edota Pauloren izenean bataiatuak izan ote zarete?

garikoitz

garikoitz 2006-05-30 10:14 #2

Barkatu, gaizki publikatu dut aurreko erantzuna. Parrafoak ez dira banatuta azaldu, eta dena jarraian idatzita agertu da. Beraz, mezu hori eta hau borratu itzazu, eta jarraian bidaliko dizudana utzi (nahi baduzu). Espero dut, bigarren hau ondo ateratzea. Barkatu zure blog hasi-berria honela zikintzea.

garikoitz

garikoitz 2006-05-30 10:16 #3

Kaixo, niri ez zait etiketismoan erortzea gehiegi gustatzen. Honelako erreflexio bat egitea interesgarria bada ere, azkenean, izatea gustatuko litzaigukena garela behin eta berriz esan ondoren hala garela sinestu dezakegu. Adibidez, bere burua ezkertiartzat duten askoren bizitzari begiradatxo bat ematea besterik ez dago, eguneroko bizitzan eskuindar kapitalista batzuk besterik ez direla ohartzeko (egia esateko, oraindik ere ezkerra eta eskubiaren arteko muga bereiztu nahian nabil, baina inork ez dit eman errealitateari egokituko zaion definiziorik). Hala ere, normalean, besteek gutaz duten irudiaren karga gainean eramatera kondenatuta gaude betirako. Gaur egungo ateismo fanatikoaren erdian Kristaua zarela aitortzean, jendeak dituen aurreiritzi guztiak gainera eroriko zaizkizu, eta beraiek Kristau izateari buruz dituzten mito guztiak zure pentsamenduan jarri. Honela, "Kristaua naiz" esaten duzun bakoitzean mila justifikazio eman behar dituzu, zure parekoak inkisizioa edo kondoiak aipatu aurretik. Ah..., beste mito horietako bat, kristauak eskuindarrak omen garela da. Bueno, honela pentsatzen duena Ebangelioa irakurtzera gonbidatuko nuke, nire ustez ezkertiarra izatea zer den jakiteko.

Baina, txapa gehiago sartu aurretik, benetan esan nahi nizuna idatziko dut, lo hartu ez dezazun. Katolikoa, protestantea, edo beste motako kristau bat ote zaren ez dakizunez, San Pablo Apostoluak Korintotarrei idatzitako lehenengo kartatik zatitxo hau interesatuko zaizula uste dut:

Zatitua ote dago Kristo?

Jesukristo gure Jaunaren izenarengatik eskatzen dizuet: izan zaitezte iritzi bereko, eta ez ibil banatuta; bat egizue elkarrekin, iritzi bereko eta gogo bereko izanez. Izan ere, ene senideok, Kloenekoek jakin erazi didate, eztabaidak direla zuen artean: hor ari omen zarete, noski, bakoitza bere aldetik, esaten: "Ni Paulorena naiz", "ni Apolorena", "ni Pedrorena", "ni Kristorena". Zatituta al dago Kristo? Paulo gurutziltzatu ote zuten, bada, zuengatik? Edota Pauloren izenean bataiatuak izan ote zarete?

felipa

felipa 2006-10-20 02:30 #4

hjcagvbbsghghsgsghshshsghdgfghgfghhshshshshshshshshshshshshshhshshshshshshshshsh

Utzi iruzkina: