ultrapertsonala
"Euskal Herria" aldizkarian zabaldu dute erreportai bat monastegiei buruz. Monastegiak bi arrazoigatik sortu ziren: otoi egiteko eta ixiltasunean bizi ahal izateko. Gaur egun otoi egitea ez dago ondo ikusita, eta ixiltasuna luxuzko gauza da. Beraz, monastegira turista bezela joatea alperrik joatea da. Bai, ezagutu dezakegu nola bizi ziren aintzinako apaizek (gaur egungo mojeek bunkerretan bizi dira, hiriaren zarataz inguraturik kasu askotan; monastegietan baino), eta argazki politak atera ere bai. Eta somatuko dugu agian ixiltasunaren zatitxo txiki bat, aire ufada xuabe eta labur bat bezela, gure kontzientziatik pasatzen. Eta segundo horretan enbidia pixka bat ere sentituko dugu, eta argazki kamara ahaztu eta "a ze patxada" botako diegu gure albokoei. Gustoko zentsazio bat geratuko zaigu, laburra baldin bada ere. Laburra, segituan gure pentsamendu modernoak kontrakoa egingo duelako, eguneroko bizitza modernoaren ohiturak, erritmoak jabetzen hasiko dira. Hoberena litzateke hilabete bat han ematea ez egun bat. Baina horrek izugarrizko beldurra sortzen digu... zeren, hainbeste denbora pasata ixilpean, itzalpean, agian otoi egiten bukatuko genuke eta...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: