Edukazioa
Kristau eskoletan izan diren gehienek ez dituzte gustoko apaizak edo erlijioa. Eskola utzi eta urteak pasa ahala, gero eta gehiago urruntzen dira erkijioengan. Diñot erlijioengan zeren ez dituzte ez kristautasuna ez besteak maite. Ez dakit zer nolako edukazioa hartu zuten eskoletan baina benetan harritzen nau hain kontra egotea txikitatik hartutako baloreengandik. Niri aldrebes gertatu zitzaidan. 33 urte nituelarik konbertitu nintzen kristautasunera. Ikastolan ikasitakoari uko egin nuen, han maisu andereño gehienak ateo militanteak ziren eta ez zirenak ixil ixil mugitzen ziren itsaso horretan. Beraz, gaztetasun osoa pasa nuen Jesus de Nazaret nor zen jakin gabe. Hutsune nabarmena izan zen, bai erlijiosoa bai Historikoa (eta hori, barkaezina da. Nola explikatu Historiataz ez dakien norbaiti 2006. urtean bizi garela? 2006. urtea noiztik?). Orain ez dut bizitza oso ezberdina eramaten eguneroko kontuetan. Bai, drogak alde batera utzi ditut eta gauzak orokorrean beste era batera ikusten ditut. Baina, esan dudan bezala, egun, ez daukat bizi oso ezberdina. Hori bai, lehen nuen hutsunea orain beteta daukat. Orain, galduta nagoenean badakit nora jo. Horrek esfortzu bat eskatzen du, Egiatik ez aldentzeko, probokazioetan ez jausteko. Horrela, apurka apurka, pertsona hobea bilakatzen naizela seguru nago, aintzinako balore bortitzak alde batera utziz. Pausu bat atzera, bi aurrera, horrela eramatea nire bizitza da nire plana. Zeren, esan bezala, oraindik erortzen naiz zenbait bizioetan. Ez naiz horregatik txarto sentitzen. Hurrengoan hobeto egingo dudala espero dut, eta Jaingoikoaren laguntzaz, horrela da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: