lana II

madigan 1456151170416 ultrapertsonala | 2006-05-30 12:29

Bueltatu naiz bileratik. Ondo joan da. Jende jatorra. Nire taldekoak ere txintxo ibili dira. Batekin, mutilarekin, ez daukat inongo arazorik, baina bestearekin, neskarekin, izan genuen mobidaren hondakinak oraindik agerian daude, hor, gibelean. Ez, ez dugu inolako problemarik, teorian, baina nabaritzen da errespetua bakarrik sor diogula elkarri. Agian ni naiz arazoa, mobida izan genuenean barkamena eskatu niolako, eta jakin badakit ni ez nintzela errudun izan... Baina kuriosoa da; barkamena eskatu nionetik ezin dut gehiago pertsona hori gorrotatu. Ez dakit galdu ala irabazi nuen. Barkamena arma poteretsuena omen da eta nik mobida izan arte ez nuen esaldi horren zentzua ulertzen. Gorroto ezinean bizi naiz geroztik, nahiz eta, esan bezala, errua nirea ez zela jakin, are gehiago, errua berarena zela jakin badakit arren. Horregatik, ikusten dudan bakoitzean, razionalki, ez dut pertsona hori maite; baina bihotzez, izugarri errespetatzen dut. Eta denbora aurrera joan ahala, bihotzak buruari aurre egiten dio, nahiz eta edadeak kontrakoa esan. Ulertezina?


Utzi iruzkina: