Kristau "ezkertiarra"

madigan 1456151170416 ultrapertsonala | 2006-05-30 15:58

Arrazoi osoa duzu Garikoitz. Gaur egungo ezkertiar asko kapitalista bizitza erosa eramaten dute. Edo eskumako politikak defendatzen dituzte, adibidez "Ley de Extranjería" delakoa. Ni ere kontradikzio hutsean bizi naiz. Nire burua kristautzat jotzen dut baina beti daukat duda berdina, ez ote naizen gauza txikiak egiten kristau moduan nire burua zuritzeko. Dena dela, otoi egiten dut egunero, eta 36 urtekin bada zerbait postmodernismo garain honetan. Bestalde, katolikoa edo protestantea edo ortodoxoa izatea futbol taldea aukeratzea bezalakoa da. Danak murgiltzen dira futbolean, danak dira kristauak. Zein hoberena? Nik bakarrik Biblia jarraitzen dut. Eta horregatik, gaiaz aldatuz, kristaua izanik ez nintzateke abertzalea izan behar, San Pablok ondo baino hobeto esaten duen moduan "No mires el origen de las cosas que comes". Baina hemen ere kontradikzioan bizi naiz, azken finean, Chestertonek (eta barkatu maila berdinean jartzeagatik) herri txikiak bizi behar zutela defendatzen bait zuen. Ni ere eritzi berekoa naiz. Badugu euskeraz mintzatzeko eskubidea eta baita futbol selekzio nazionala edukitzeko eskubidea (eta ez barre egin, futbola, identifikazio sentimentalaren mailan, ez da gai makala) . Beraz, ikusten duzunez, gauza asko ditut aldatzeko. Adibidez, nola orekatu kristau moduan kotxe berria erostea izana orain dela gutxi? Benetan behar nuen kotxea? PD: Aipatu ahal nuen Unamuno, esaten zuenean: "Y si me contradigo, ¡qué!", baina defentsa ahula iruditzen zitzaidan. PD2: Eta bai, kristaua izanik, espero nituen irain zorrotzak edukitzea blog honetan. Horregatik ezkertzen dizut zure eritzia.


Utzi iruzkina: