Daniel innerarity Bilbon jaio zen 1959an. Gaur egun Zaragozako unibertsitateko filosofiako irakaslea da. Alexander von Humboldt fundazioko bekario ohia da. Bere azken lanak, Etica y hospitalidad eta La transformacion de la politica dira, azken honengatik Miguel de Unamunoren 3.saiakera saria jaso duelarik. 2003an literaturako sari nazionalaren saiakera saria irabazi zuen La sociedad invisible liburuarekin. Gaur egun El Pais, El Correo eta Diario Vascon eritzi artikuluak idazten ditu eta Claves de la razon practica aldizkarian idazten du. Infoxikazioaren gizartean bizi gara, informazio outpu...
Kaixo guztioi! Nik aukeratu ditudan blogak oso dezberdinak dira beraien artean, baina egokiak direla iruditu zaizkit, aniztasuna bultzatu behar dugulako, gai berdinari buruz irakurtzeak automata bilakatzen gaitu eta! Nik aukeratutako blogak zeintzuk diren aipatuko dizkizuet eta beraiei buruzko azalpen txiki bat ere botako dizuet. -BLOGDECINE.COM: Blog honetan, zineari buruzko informazioa jaso dezakezu, sinopsiak, kritikak, estreinaldiak... Niri asko gustatzen zaidanez zinea, sarritan begiratzen dut, horrela badakit zer dagoen zineetan eta pelikularen batek merezi duenala ez. -SESIONES ...
2008/05/8 Oreretari tokatu zaio oraingoan. Gauak eskaintzen duen inpunitateaz baliatuz, armez eta gorrotoz betetako txakurrak gure etxeetan sartu eta beraiekin eraman gintuzten Madrilera. Aurpegia estalita zuten “pertsonez” beteriko autoan sartu orduko ulertu genuen hurrengo bost egunetan jasan beharko genuena: jipoiak, mehatxuak, irainak eta beraiek asmatutakoa onartu eta sinatu behar izatea; dena demokraziaren izenean, nola bestela!Ondoren jantzi dotorez jantzitako politikariek txakurren lana goraipatu zuten beraien komunikabideetan, herriko gazteak trofeoak bailira erakutsiz. Soberan dag...
LABURPENA ERRESKATATUA IZATEKO NAHIA Gure alboan gizon bat beharrezkoa dugun ideiarekin hazi gaituzte txikitatik, gizonik gabe biluzik gaudelaren sentsazioarekin eta beldurrarekin. Emakume bezala auskorrak eta delikatuak garela sinestarazi digute eta horregatik gizon baten babesa behar dugula. 70. hamarkadan aldaketa kultural bat etorri zen: emakumeak beste modu batera ikusten hasi ziren, beste modu batera begiratu eta tratatzen zitzaien, ordurarte inoiz egin ez zen bezala. Gugandik beste gauza bat espero izaten hasi zen. Askatasuna, ordurarte beharrezkoa zitzaigula esa...
SARRERA: Pelikula hau lehen aldiz aztertu nuenean, harrituta geratu nintzen. Baina lan batean honen elementuetako batzuk plasmatzerakoan uste dut labur geratu nintzela. Beraz, berriro beste saiakera bat egingo dut. Hasiera batean pelikulaz aldatzea pentsatu badut ere, honekin aurrera egitea erabaki dut, ahalik eta gehien tripak atera eta zuzendariak erabiltzen dituen amarruak aztertzeko, horretan abilezia euki duen zuzendari bat baldin badago, hau Alfred Hitchcock izan delako. Espazio eta denbora filmikoak istorioak ulertzeko bhar beharrezko...
Munduaren egoera txarraren errua potentzia handietako gobernuburuei botatzen diegu, adibidez, Bush bezalakoei, baina, errua hauena izateaz gain multinazional edo traznazionalena ere bada. Gaur egun dirua da munduan agintzen duen boterea, eta, diru gheien dutenak multinazionalak direnez eurena da boterea. Demokrazia gaur egun ez da existitzen. Dirudunen demokrazia da indarrean dagoena. Pertsona batek botoa ematen duenean, boto hori alperrikakoa da, ez bada akzionista behintzat. Beraz, politiko bat boterera heltzen denean bere atzetik akzionaistak daude eta benetan irabazi dutenak bera...
Euskal Herrian kaleak bizirik egotetik hutsik izateko arriskura pasatu gara denbora gutxian (pare bat mende bat gutxi gora behera). Gaur egun, merkatal zentro handietan egiten ditugu erosketa gehienak. Hautetan erraztasunak eskaintzen dizkigute: denda ugari asko ibili beharrik gabe, askotan prezio merkeagoak, etab. Merkatal zento hauetan denetarik aurkitu dezakegu, arropa, zapatak, bitxiak, altzairuak, janaria, teknologiadun gauzak; gainera erosketak egin ahal izateaz gain aisialdirako galeriak ere eskaintzen dizkigute: zinemak, joko aretoak, bolatokiak. Toki hauetara joaten ...
Hau da nire unibertsitateko ordutegia. Badakit ez dela ikasle fin batek egingo lukeen egutegia baina beno ariketa arrunt bat denez ba ez dut uste ezer gertatuko denik, suposatzen dut ariketa bera egiteak ariketaren mamia baino garrantzi handiago eukiko duela. Nire alboan dagoen Killok ez dit uzten klasea jarraitzen, hau bai hau mandaeulia.