Daniel innerarity

lekittokolasunak 1456151034171 lekittoko lasunak | 2008-05-15 21:03

Daniel innerarity Bilbon jaio zen 1959an. Gaur egun Zaragozako unibertsitateko filosofiako irakaslea da. Alexander von Humboldt fundazioko bekario ohia da. Bere azken lanak, Etica y hospitalidad eta La transformacion de la politica dira, azken honengatik Miguel de Unamunoren 3.saiakera saria jaso duelarik. 2003an literaturako sari nazionalaren saiakera saria irabazi zuen La sociedad invisible liburuarekin.

Gaur egun El Pais, El Correo eta Diario Vascon eritzi artikuluak idazten ditu eta Claves de la razon practica aldizkarian idazten du.

Infoxikazioaren gizartean bizi gara, informazio output non nahi zurrupatzen ditugu nahita ala nahitaez eta honen aurrean adierazpen, erreflexio edo gogoeta batzuk egin zituen.

Gizartea ente superdotatu bat da eta gure aldean askoz inteligentzia handiagoa du, normala da gu honen aldean inurri batzuk garelako.

 

Bere ustetan, gizarte honetako partaideak garenok dudan bizi gara. Nahastuta gaude, desorientatuta. Gainera, tontotzat hartzen dugu ezjakina. Hala ere, gu ezjakinak bezala, arazo bat daukagu: ezjakinari liburu bat eman behar zaio baina nahastuta dagoen horri liburua kendu behar zaio. Beraz, biek dute arazo bat. Informazioa mugatzen eta behar dena bakarrik jasotzen ikasi behar dugu, baina hori ez da erraza izaten, behin eta berriz, informazioa jasotzen ari garelako. Nahiz eta, informazio gehiegi izan, horrek ez du esan nahi informatuta gaudela.

 

Ignacio Ramonet ekarri zidan gogora, informazioaren gizarteari buruzko gogoetetan.

 


Utzi iruzkina: