LOS PAJAROS PELIKULAREN AZTERKETA

lekittokolasunak 1456151034171 lekittoko lasunak | 2008-05-15 19:46

 

 

 

 

SARRERA:

 

 

Pelikula hau lehen aldiz aztertu nuenean, harrituta geratu nintzen. Baina lan batean honen elementuetako batzuk plasmatzerakoan uste dut labur geratu nintzela. Beraz, berriro beste saiakera bat egingo dut. Hasiera batean pelikulaz aldatzea pentsatu badut ere, honekin aurrera egitea erabaki dut, ahalik eta gehien tripak atera eta zuzendariak erabiltzen dituen amarruak aztertzeko, horretan abilezia euki duen zuzendari bat baldin badago, hau Alfred Hitchcock izan delako.

 

Espazio eta denbora filmikoak istorioak ulertzeko bhar beharrezkoak dira eta azaltzeko ere bai. Askotan guri denbora pasatu egiten dela adierazteko zuzendariak erabiltzen dituen trikimailuak ez ditugu antzematen baina egon badaude, horregatik, gure helburua horiek aztertzea izango da.

 

 

 

 

 

 

 

ESPAZIO FILMIKOA

 

 

Espazio filmikoa hiru ardatzen inguruan eraikitzen da:

 

1-. on/off egoera. Planoaren barruan agertzen ez dena askotan antzeman egiten dugu.

 

2-.Planoan dagoena mugimenduan edo geldirik dagoen ikusten dugu. Mugimendu dinamikoa/estatikoa.

 

3-Espazioa organikoa edo inorganikoa. Hau da, batuta dagoen dena edo sakabanatuta eta konexiorik gabe.

 

 

Lehenengo puntua aztertzeko argi izan behar dugu plano bat espazio mugatua dela. Ezin dugu pentsatu soilik ikusten duguna delagertatzen den gauza bakarra. planotik at dauden zarata,itzal,musika... debak adierazten digu zerbait. baina planoen margenetatik kanpo geratzen dena era ezberdinetan atzeman dezakegu. ikusten ez duguna bi eratan azter daiteke: kokaeraren arabera edo ta zehaztapenen arabera.

 

Kokaerak sei ardatz dauzka: palnoaren goian, behean, eskuinean eta ezkerrean, ikusten dugunaren atzean eta azken ardatza kamera dagoen lekuan zer dagoen esaten digu. Pelikulako momentu batean protagonista biak zelai batean hitzegiten daudenean, konturatzen gara ezker eta eskuinean etxetxoak daudela, goikaldean zerua dagoela eta beheko aldean lurzorua. Kamera dagoen lekuan itsasoa dago eta planoaren atzeko aldean protagonistaren etxea, nahiz eta ez ikusi.

 

Zehaztapenekin joz, hemen hiru aztergai aurki ditzakegu:off ez sumatua, of imaginablea eta off definitua. Bakoitzari erreferentzia eginez:

 

Espazio ez sumatua, guk behin eta berriz ikusten dugu. Pertsonaiak bidetik doazenean, edota autoaren barruan... guk ingurukoa atzematen jarraitzen dugu, nahiz etazuzendariak ez duen teknikarik erabili guri hori aditzera emateko. off irudikagarrien adibide bat protagonista txalupan doanean daukagu, nahiz eta dekoratu bat izan badakigu urare gainean doala.

Espazioaren off imaginablea ere hor atzeman dezakegu. Momentu batean bere aurpegia herrixkara begira ikusten dugu bera txalupan doalarik, baina ondo dakigu aurpegitik behera gorputza ere baduela.

 

Baian fuera de kanpoa ulertzeko ez dira elementu bakarrak orain aipatutakoak, badago beste bat; soinua. Honen berezitasuna off eta over dimentsioetan heltzen da, non ez dugun soinuaren iturria ikusten baina jatorria badakigu zein den. Honen adibidea planoan umeak korrika hasten direnean dugu, denak korrika ikuste dira eta txorien zaratak entzuten dira nahiz eta berauek ez agertu planoan, baina badakigu nondik datozen.

 

Espazio filmikoa aztertzeko bigarren puntua espazioa eta mugimendua dira. Honetarako gauza batzuk argi izan behar ditugu hau jorratzen hasi aurretik. Kamara gure aliatua da gehienetan, baina ez beti. Berak nahi ez duenenan guk ikusi nahi duguna ez digu erakutsiko, kamerak nahi duena agerrarazten baitu eta nahi ez duena ezkutarazi. Pertsonaien artean ere mugimendua dago.Pertsonaia guztiak egon daitezke planoaren barruan, baina plano ezberdinetan ere ager daitezke. Azken kasu honetan kamerak markatu behar du planoan agertzen den, eta planotik at dagoen pertsonaien arteko erlazioa.

 

Espazio filmikoa dinamismo/estatismo ardatzen arabera artikulatzeko 4 modu dauzkagu: espazio estatiko finkoa, estatiko mugikorra,dinamiko deskriptiboa eta dinamiko adierazkorra.

 

Protagonista San Frantziskotik Bahia Bodegara doan bitartean:kamerak urrunetik auto baten nondi norakoa erakusten digu eskuinetik ezkerrera.Espazio dinamiko deskriptiboa.

 

Txoriek lehen pertsona hiltzen dutenenean etxean protagonista agertu aurretik hildakoaren planoa agertzen da, kamera ez da mugitzen eta hildkoa bakarrik agertzen da. Espazio estatiko finkoa.

 

Herrian txoriak sarraskia egiten hasten direnean, kamara geldirik aurkitzen da herriaren erdira begira, planoaren barruan, hau da herri erdian kriston kaosa dago, jendea korrika, txoriak atakatzen... espazio estatiko mugikorra.

 

Pelikularen azken zatian txoriek etxe barruan protagonista ataktzen dute eta nahiz eta hasieran gorputz osoa agertu gero detallaturik hasten da, hankak, belaunak,eskuak eta aurpegia. Espazio dinamiko adierazkorra.

 

 

Espazioa aztertzekohirugarren eta azken puntua espazioaren organizitate edo desorganizitatea aztertzea da. Espazioa zenbat eta batuagoa izan esan dezakegu organikoagoa dela, konektatuagoa. Eta espazioa zenbat eta dispertsoagoa eta deskonektatuagoa izan, esango dugu espazioa desorganikoa dela. Hurrengo 4 artikulazio espezifikok lagunduko digute guzti hau ulertzen:

 

Espazio lau/ espazio sakon: Espazio planoan pertsonak horizontalki edo bertikalki banatzen dira, bata bestearen ondoan, edo bata bestearen gainean. Espazio sakonean aldiz,

pertsonak bata bestearen atzean edo aurekaldean agertzen dira. Espazio laua, printzipioz oso organikoa da, orekatua eta antolatua, baina ez beti. Espazio sakonak, aldiz, desorganikoagoak  izan ohi dira, baina beti bezala ez dauka zertan horrela izan behar. Adibidez, espazio sakoneko adibide bat txoriek eskola erasotzen dutenean umeak korrikan hasten dira eta planoan batzuk besteen atzetik agertzen dira denak ez baitute abiadura berbera.Espazio lauaren adibide bat, protagonistaren ama erasoaren ondorioz ohean dagoenean ezkerraldean eta bere semea eskuinaldean berarekin.

 

Espazio unitarioa/espazio zatikatua: Espazio unitarioak ez dauka inongo misteriorik. Pantaila osoan soilik istorio bat daukagu jarraitzeko eta ez da beste inongo ostorioekin nahasten. Pantaila osoa da momentuan bertan dauden pertsonaientzat. Pelikula honetan ez da espazio zatikaturik agertzen. Telebistaren bat egongo balitz agertuko litzateke espazio zatikatua  beste espazio bat ere ikusiko genuelako, telebistakoa.

 

 

 

 

 

DENBORA FILMIKOA

 

 

Zineman, denbora aztertzeko 3 parametro erabiltzen dira. Ordena, iraupena eta frekuentzia. Guk hiru parametro horiek filmean zehar nola agertzen diren ikusiko dugu.

 

 

ORDENA:  Ordenak, filmean zehar pasatzen diren gertakizun guztien ordena markatzen du. Ordena zirkularra,ziklkikoa,lineala edo diakronikoa izan daiteke.

Los Pajaros pelikulak asteburu bateko historia kontatzen du, nola txori batzuk Bahia Bodega izeneko herri baten eraso egiten duten eta bera kasualitatez bertan dago. Azkenean emakumeak momentu latz asko pasatu eta gero alde egitea lortzen du bere maitalearekin eta familiarekin. Hau ikusita nik historioa lineala dela esango nuke hasi eta bukatu egiten baita da denboran aldaketarik edo iraulirik eman gabe.

 

IRAUPENA: iraupenak errepresentatzen denaren luzapena definitzen du. Film gehienetan iraupena anormala da.  Los Pajaros pelikulako historioak asteburu bat irauten du, baina f ilma ordu ta hirulaudenera murrizten du, eta denbora honetan kontatzen du asteburu guztiko istorioa. Dena den filmeko eszenak bata bestearekin lotuta daude, koherentziaz, ordena jarraituz eta istorioari jarraikortasuna emanez.  Baina bitartean eszenatik eszenara denbora bat pasatzen da eta horixe da elipsia. Horregatik esa dut lehen film honen luzapena anormala dla. Bestetik, kondentsazioaren teknikarekin lortzen du akzio asko oso denbora txikian sartzea. Beraz, alde batetik elipsiarekin eta bestetik kondentsazioarekin lortzen da istorio osoa ia bi orduren barruan sartzea. Planotik planora, mozketa garbiak daude eta horrek adierazten diu denboran aurrera egin dela. Askotan zuzendariek ez digute pista edo arrasto handirik ematen filmean egon den jauzia ikusteko, baina beste batzuk pista handiak ematen dizkigute ikusteko denbora pasa dela. Afaltzeko orduak aipatzea, gaua eta goizaren aipamenak...

 

FREKUENTZIA: Frekuentzia da denbora filmikoa aztertzeko baliagarri izango zaigun azken parametroa. Frekuentziak gertakizunen errepresentazioak aztertzen ditu. Behin gertatutakoa behin azaldu, n" aldiz gertatutakoa n"aldiz errepresentatu, n" aldiz errepresentatzea behin gertatu dena edo behin errepresentatzea, n"aldiz gertatu dena. Hauek dira frekuentzia tenporala adierazten diguten 4 formak. Kasu bakoitzaren izenak hurrengoak: sinplea, ugaria, errepikakorra eta iteratiboa.

 

Frekuentzia sinplearen adibideak aurkitzea oso erraza da: Pelikula hasieran esku bat ikusten da, txori kaiola baten eskua sartzen eta txoria ateratzen, hau behin bakarrik gertatuko delarik.

 

Frekuentzia ugariaren adibidea ere aurki dezakegu maiztasunez: txoriak erasotzen hasi aurretik, bigilatzen egoten dira eta zarata arraroak ateratzen poste elktriko baten gainean, hau 2 edo 3 aldiz gertatzen da pelikula guztian.

 

Frekuentzia errepikakorrari dagokionez, argi ikus daiteke, txoriek herritarrei herri erdian eraso egiten dietenean, leku dezberdinetatik ikusten dela akzio berdin hori baina behin bakarrik gertatzen da, nahiz eta askotan ikusi leku dezberdinetatik.

 

Azkenik, frekuentzia iteratiboari dagokionez, hau da, n"aldiz gertatutakoa behin bakarrik azaltzea nahiz eta zaila ez izan ez dut aurkitu bat bera ere.

 

 

 

 

Aztertutakoak aztertuta eta idatzitakoak idatzita, guzti honekin bukatutzat jotzen dut Los Pajaros filmaren azterketa denbora eta espazio filmikoari dagokionez. Nahiz eta gauza asko teorian lehen ere banezkizkien, esan beharra daukat elementu asko eta asko aztertzea burutik ere ez zitzaidala  pasa lehen lana egin nuenean. Agian, ez da elementuak aurkitzerakoan lanik aberatsena, baina pelikula asko gustatzen zaidanez, merezi izan duela uste dut. Baina argi eta garbi geratu zait, filmatutako materialea manipulatzerakoan eta editatzerakoan filma borobiltzeko gauza pila bat euki behar direla kontutan eta ez dela lan erraza.

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Utzi iruzkina: