KALEAK BIZIRK!

lekittokolasunak 1456151034171 lekittoko lasunak | 2008-05-15 19:39

 

Euskal Herrian kaleak bizirik egotetik hutsik izateko arriskura pasatu gara denbora gutxian (pare bat mende bat gutxi gora behera). Gaur egun, merkatal zentro handietan egiten ditugu erosketa gehienak. Hautetan erraztasunak eskaintzen dizkigute: denda ugari asko ibili beharrik gabe, askotan prezio merkeagoak, etab. Merkatal zento hauetan denetarik aurkitu dezakegu, arropa, zapatak, bitxiak, altzairuak, janaria, teknologiadun gauzak; gainera erosketak egin ahal izateaz gain aisialdirako galeriak ere eskaintzen dizkigute: zinemak, joko aretoak, bolatokiak.

 

Toki hauetara joaten garenean egun osoa pasatzen dugu. Bazkaltzeko nahiz afaltzeko jatetxe eta janari azkardun establezimendu ugari daude, gainera haurrekin joanez gero zenbaitetan haurrentzako jolas parke zein haurtzaindegi zerbitzuak eskaintzen dizkiguten denbora batez “libre” ibili gaitezen.

Honela begiratuta zaila da merkatal zentroen alde txarrak ikustea, baina, izan baditu.

 

Merkatal zentroak normalean hirien (Espainiaren kasuan, hiri bat hiri kontsideratzen da, INE-n arabera- instituto nazional de estadistica- , 10.000 biztanletik gora dituenean herri batek) periferietan, hau da, kanpoaldean kokatzen dira, eta honen arrazoia beraien azalera handia delako izaten da.

Bertan dendak jartzeko orduan aukera nahi duenari ematen zaio, baina azkenean beti bezala dirua duten enpresek eskuratzen dituzte galeriak, beraz, hiri bateko kalean denda zuen dendari batek gutxitan eskuratuko du galeria bat. Honela kaleko dendariak bezeroak galduko ditu, jendea zentro komertzialetara joango delako.

 

Aurreko mendeetan (XVIII. bukaeran, XIX. mendean eta XX. hasieran) dendak ugariak ziren. Mota guztietako dendak zeuden eta dendak gainera zailak izaten ziren izendatzen, eta honekin ez dut esan nahi izena jartzeko orduan buruhausteak izaten zituztela, baizik eta, dendetan gauza oso desberdinak saltzen zirenez zaila zela arropa edo janari denda zela esatea. Baina, Eroski, Carrefour eta antzerako dendak zabaldu ziren. Hauek azalera handikoak ziren eta beste dendek eskaintzen zutena eskaintzen zuten baian aukera gehiagorekin, bai produktuetan baita prezioetan ere. Aurretik zeuden dendak, bezero gutxiagorekin geratu ziren eta ez ziren nahikoa bizitza aurrera ateratzeko beraz dendari beste  erabilera bat ematen zitzaion edo bestela itxi egiten ziren.

Azalera handiko denda hauen ondoren zentro komertzial edo merkatal zentroak agertu ziren eta honek aurretik etorkizun nahiko kaxkarra zuten denden egoera zaildu zuen berriz ere.

 

Jendea periferietara joaten zen eta joaten da erosketak egitera, merkatal zentroetara, eta kaleak hutsik geratzen ari dira ez bakarrik erosketak egitera joaten garelako eraikin hauetara, baizik eta aisialdirako ere erabiltzen ditugulako.


Utzi iruzkina: