EL COMPLEJO CENICIENTA PELIKULA
LABURPENA
ERRESKATATUA IZATEKO NAHIA
Gure alboan gizon bat beharrezkoa dugun ideiarekin hazi gaituzte txikitatik, gizonik gabe biluzik gaudelaren sentsazioarekin eta beldurrarekin. Emakume bezala auskorrak eta delikatuak garela sinestarazi digute eta horregatik gizon baten babesa behar dugula.
70. hamarkadan aldaketa kultural bat etorri zen: emakumeak beste modu batera ikusten hasi ziren, beste modu batera begiratu eta tratatzen zitzaien, ordurarte inoiz egin ez zen bezala. Gugandik beste gauza bat espero izaten hasi zen. Askatasuna, ordurarte beharrezkoa zitzaigula esaten zena, segurtasuna baino hobeagoa zela esaten hasi ziren.
Baina, zaindu gaituzten pertsonenganako banaketa hasten dugunean eta hauek gure gain autoritatea izateari usten diotenean konturatzen gara geureak pentsatzen genituen baloreak ez direla gureak. Gure barruan pentsamendu hau azaltzen zaigu: ez dakit ze iritzi dudan, zer pentsatzen dudan eta zertan sinesten dudan. Ez gaude gizonak bezala askatasunarentzat heziak, guztiz kontrakoa dependentziarentzat heziak gaude.
Dependentzia, norbaitengan eusteko orientatua izateko zainduak izateko eta minarengandik urruntzeko beharra da. Askok rol hau onartzen dute beregain ez hartzearren norbere burua zaintzeko ardura. Batzuek askatasunari beldurra diote. Kontraesan bat dago euren barruan: euren burua bakarrik eutsi nahi izatea eta beste norbaiti heldu bada ez bada.
ATZERA BOTATZEA: EMAKUMEAREN ATZERA EGITEA ERRONKA BATEN AURREAN
Zindu gaituzten pertsonenganandik banatzen garenean eta gure kabuz hasten garenean bizitzen, oraindik ere erabaki asko hartzerakoan norbaiti eskatzen diogu iritzia.
Gure bizitzetan gizonik ez izateak benetan ginena azalera ateratzea egiten zuen: neskatila beldurtiak, segurtasun gabekoak eta mental zein psikologikoki garatu gabeak. Barnean, askatasunari muga batzuk jartzen dizkiogu beldurragatik.
Feminismoa gure hobekuntzan edo garapenean erabili beharrean gizonen aurka egiteko erabiltzen dugu. Gizonak dira aurrera egiten usten ez gaituztenak. Errazagoa da horrela pentsatzea guk aurrera egiten saiatzea baino.
Emakumeok ez bagara etxetik irtetzen eta munduari aurre egin, beti izango dugu beldurra. Emakumeok guregan konfiantza gutxi daukagu eta errazao moldatzen gara gure gaitasunak dauden mailan baino beheragokoetan.
Nahiago dugu gure gaitasun guztiak ez erakustea eta gizon boteretsu baten itzalean aritu. Autoformakuntzarako pausua ez dugu eman nahi beldur garelako eta ez dugulako utsik egin nahi. Honek hezituak izan garen moduarekin du zer ikusia.
Emakumeok ez dugu lortzen lortzeko gai garen guztia eta hemen emakumeon errua ez da errekonozitu. Orain arte emakumeok lorpen batzuetan mugatuak egon gara eta orain ate asko zabalik ditugunean oso zaila egiten zaigu zearkatzea. Askatasuna parean dugunean atzera egiten dugu.
EMAKUMEEN ERANTZUNA
“Cenicienta” konplexuak 16 edo 17 urte zituzten neskatilei eragiten zioten. Horrek unibertsitatera ez jotea eta goiz ezkontzea eragiten zien. Orain konplexu horrek unibertsitatea azpaldi utzi zuten emakumeei ere eragiten dio. Emakume horiek azpaldi egin zioten aurre munduari eta orain askatasun nahi hori ezabatzen hasi zaie, berriz itzuli zaie azpaldiko nahi bat: erreskatatua izatea.
Emakume hauek zuten segurtasuna ez zen benetakoa, konfidantza falta konpentsatzeko saiakera zen.
Psikologoek emakume horiei (lehen aske bizi nahi zutenak, baina, gerora norbait behar dutenak) emakume fobiko izena jarri die. Horiek indar bat eraikitzen dute beldurra eta segurtasun falta iskutatzeko. Beti irudi berdina ematen dute: menperatzaile, despotiko eta autoafirmatiboa. Gizonekin positiboki erlazionatzea zaila egiten zaie. Ez dira sekula gizon batean euskarritzen, nahiz eta beti nahi izan duten. Lana egiteko orduan beste emakue askori beldurra ematen dien lanak aukeratzen dituzte. Emakume horiek, azken finean gizon izatea nahiago lukete.
Emakumeoak horrelakoak izatearen erantzuna, beste pertsona batekin egotearen beldurra da. Pentsatzen dute beste pertsona batekin egonda euren izaera galduko dutela. Emen ere hezituak izan garen moduaren itzala ikus daiteke batzuetan: maitasunerako dugun behar hori ez betetzea.
Beldur guzti hauek emakumeentzako arruntak dira, baina, gizonentzat ez. Hala ere, psikologo eta soziologo batzuen arabera fobia edo beldur hauek arruntak dira emakume zein gizonetan.
Emakume fobikoen bizitza zirkulu itxietan igarotzen da.
Ezkontzak desegiten direnean, emakumeak galduta eta beldurtuta aurkitzen dira euren bizitzaz kargu egiteko beharra lehen aldiz ikusten dutelako. Barru barruan beti sinetsi dute norbaitek zainduko zituela eta hori jainkoak emandako eskubide bat zela.
BABESIK GABEKO BIDEA
Jaio berriak garenean, neskak eta mutilak desberdin tratatuak izaten dira gurasoengandik. Neskak gehiago babesten dira eta beraien negarra ere desberdin hartzen da: mutil bat negarrez dagoenean amorruz ari dela pentsatzen dute gurasoek inkontzienteki, aldiz, neska negarrez dagoenean beldurragatik dela pentsatzen dute. Mutikoak gauza berriak arakatzen daudenean ez zaio gehiegizko erresistentziarik jartzen, baina, neskatilei bai. Neskatilei euren gurasoen aurpegietan beldur arrastoak ikusen dituzte zerbait egitera doazenean. Beldurra gurasoen aurpegietan ikustean eurak ere gauza horren aurrean beldurra azalduko dute.
Beldurra gainditzeko hoberena behin da berriz beldur horri aurre egitea da. Beldurrari aurre egiten ohituta ez dauden pertsonak zaharragoak egitean beldur horrek gainditzen dituzte.
Handiagoak egitean eta neska “onak” (inori erronkarik ez egitea, kexurik ez izatea, inori aurre ez egitea) nota onekin, gurasoen eta irakasleen onespenarekin saritzen zaie. Beraz, bidea erraza eta atsegina bada zergatik aldatu. Konformatu egiten dira.
Nerabesaroan nesken egin behar ebolutibo nagusia bere erlazioetan arrakasta izatea da. Txikitan ikasi duten bezala beste norbait behar dute euren autoestimaren iturri gisa.
Ikerketa batzuek diote emakumeok garela gure aurrerapena ostopatzen dugunak. Guk gure gaitasunen azpitik egiten dugu aurrera horretarako programatuak bageunde bezala. Eta horrela izan zen.
DEBOZIO ITXUA
Emakumeok gizona bilatzen dugunean, gure arduretatik aterako gaituen gizon bat bilatzen dugu.
Esaten da emakumeok gizon bat bilatzen dugunean segurtasuna bilatzen dugula. Baina, segurtasunen barruan lehenengo bilatzen duguna segurtasun ekonomikoa da. Segurtasun ekonomikoaren ondoren horren beste desiratzen dugun segurtasun emozionala dago.
Segurtasun falta izatearen beldurrez bikote askok fusionatu egiten dute. Fusio hori, bikote bateko pertsona batek edo biek euren identitatea alde batera usten dutenean identitate fusionatu batengatik gertatzen da. Fusionatzeko intentu hori beste pertsona batekin bateratua egiteko intentua da, inoiz bakarrik ez egoteko. Nola funtzionatu dezakete bikoteek ondo horrela? Asko kalkulatuta.
Emakumeok maiz pentsatzen dugu gure lana dela besteak zaintzea. Ezkontzek emakumeon gizonenganako dependentzia handitzen du eta emakumeon autonomia gutxitu.
Mito bat dago hor zehar dioena emakumeok garela bikote batean elikatzen eta hazten dutenak. Emakumeok gizonengan gurasoek ematen ziguten babesa bilatzen dugu.
Emakume “onak” ahal duen guztia egiten du besteak ondo egoteko. Bestalde, bera ondo egoteko ez du ezer asko egiten. Ezkontza da bera zaindu dezaten daukan errekurtsoa.
Emakume bat benetan dependientea izateari utzi dionean gauza berriak egiteko nahia izaten du.
BELDUR GENERIKOA
Arrakastaren ideia gauza desberdina da emakumeentzako eta gizonentzat. Emakumeak estutasuna sentitzen dute gauzak ondo doazkienean. Zerbait dominatzeak beldurra ematen die. Emakumeek pentsatzen dute profesionalki onak izatea eta gioznezkoekin harrreman onak izatea bateraezinak direla. Emakumeak maitasun gabe bizitzea baino nahiago dute beste gauza askori uko egin: handinahikeriak utzi, faltan botatzen zituen gauzei bizkarra eman. Emakumeak euren burua experimentatu nahi dute gizonezko batekin harremanak izanez.
Nahiz eta exageratua izan emakumeok arrakastari beldurra izatea, justifikatuta dago. Ikasten diarduten gizonezkoen portzenta oso altu batek etxean geldituko den emakume batekin ezkontzea nahi dute. Agresibitatea, energia eta arrakasta izatearen nahia da gizonezkoek emakume batengan nahi ez dutena.
Arrazoi hori izan daiteke emakumeek ikasketa femeninoak aukeratzea azaltzen duena. Emakumeak ikasketetan aurrera egin ahala aspirazioek behera egiten dute. Askotan gizonezkoek ahal dutena baino aspirazio handiagoak dituzte eta emakumeek kontrakoa.
Arrakasta izaten amaitzen duten emakumeek garrantzia kentzen diote lortutakoari. Arrakastak estutasuna suposatzen du horregatik borroka eta esfortzua alde batera usten ditugu. Erosotasuna eta segurtasunagatik ihes egiten diogu estutasunari.
Emakume gehientsuenok ez dugu oraindik gure etorkizunari begira erabakirik hartu. Bi izaerako egoera mantentzen saiatzen gara askatasunarekin zer ikusia duena bat eta bestea dependentziarekin.
Kontzienteki gizonezkoak zentsuratzen ditugu aldatu daitezen, baina, inkontzienteki gauzak dauden horretan ustea nahi dugu.
ASKATASUNERAKO JAUZIA
Emakume batek segurtasuna behar duenean nahikoa du bizitza aspergarri eta helburu gabekoarekin.
Aske izatearen eta segurtasuna izatearen arteko konflikuta maltzurra da abantailak ematen dizkigulako. Konfliktuak gauden egoeran gelditzea ahalbidetzen digu. Bi nahi hauek limbora eramaten gaituzte eta limboak abantailak ditu. Ez da oso epela baina ezta ere hotza; ez da oso egoera ona baina hiltzearekin ezin da konparatu. Egoera honetan dauden emakumeak euren izaeraren parte bat beste baten iztalpean dute eta indar handia erabiltzen dute konfliktu honetako alderenbat ezabatzeko. Indarra erabiltze horretan euren efikazia galtzen dute.
Egoera honen benetako arrazoiak aurkitu behar dira zatitu ez gaitezen.
Askatasuna ez da gauza bat besteei kenduta lortzen dena. Gure barruan gauzatu behar da. Lortzeko dependentziat alde batera utzi beharko genuke. Aldaketa ez da ematen duen bezain zaila.
Bere buruagan sinesten duen emakumeak ez dira ametsetan ibiltzen . Ez dute salantzarik izaten gai diren gauzak egiteko orduan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: