MULTINAZIONALAK!

lekittokolasunak 1456151034171 lekittoko lasunak | 2008-05-15 19:46

Munduaren egoera txarraren errua potentzia handietako gobernuburuei botatzen diegu, adibidez, Bush bezalakoei, baina, errua hauena izateaz gain multinazional edo traznazionalena ere bada.

Gaur egun dirua da munduan agintzen duen boterea, eta, diru gheien dutenak multinazionalak direnez eurena da boterea.

 

Demokrazia gaur egun ez da existitzen. Dirudunen demokrazia da indarrean dagoena. Pertsona batek botoa ematen duenean, boto hori alperrikakoa da, ez bada akzionista behintzat. Beraz, politiko bat boterera heltzen denean bere atzetik akzionaistak daude eta benetan irabazi dutenak beraiek dira. Politiko horiek akzionista horiei sor diete arrakasta eta orduan akzionaistak nahi dutena egiten dute.

Politikarietan korrupzioa da nagusi, multinazionalen txontxongiloak dira.

 

Mundua multinazionalek kontrolatzen dute euren nahi eta beharren arabera.

Dena merkantzia bihurtzen dute etekina ateratzeko helburuarekin, unibertsitateak ere merkatuaren nahietara moldatu dituzte.

 

Multinazionalei dirua interesatzen zaie eta horregatik ezartzen dituzte euren filialak (erantzun juridiko eta finantza-autonomo osao izanik ere, ama enpresaren menpe dagoena) herrialde pobreetan: Vietnamen, Thailandian edo Filipinetan esaterako.

Herrialde hauetan eskulan merkea topatzen dute. Hauetako biztanleria behartsua izaten da, gehienetan beti ez esatearren, eta diruaren beharra dute, beraz, edozein baldintzatan lan egiteko prest daude. Baldintza horiek oso txarrak izaten dira: ordu lan asko, gutxi ordaindu, lan inguru eta istalazio oso txarrak... baina, zaila dute beste zerbait hobeagoa aurkitzea eta beraz moldatu beharra izaten dute.

 

Orain globalizazioarekin multinazionalen indarra haundituko da.

Globalizazio mota asko daude, baina, eurak dira botera dutenak eta eurak behar eta nahi duten globalizazio mota gauzatuko da.

Honen eta hauen, multinazionalen, kontra egitea oso zaila da, baina, beste mundu mota bat posible da!


Utzi iruzkina: