5 BLOG OSO ONAK. HEMEN JENDEAK EDOZERGATIK IDAZTEN DU!
Kaixo guztioi! Nik aukeratu ditudan blogak oso dezberdinak dira beraien artean, baina egokiak direla iruditu zaizkit, aniztasuna bultzatu behar dugulako, gai berdinari buruz irakurtzeak automata bilakatzen gaitu eta!
Nik aukeratutako blogak zeintzuk diren aipatuko dizkizuet eta beraiei buruzko azalpen txiki bat ere botako dizuet.
-BLOGDECINE.COM:
Blog honetan, zineari buruzko informazioa jaso dezakezu, sinopsiak, kritikak, estreinaldiak... Niri asko gustatzen zaidanez zinea, sarritan begiratzen dut, horrela badakit zer dagoen zineetan eta pelikularen batek merezi duenala ez.
-SESIONES DE SURF 2.0:
Surflari batentzako ezinbestekoa da egunero meteoaren berri izatea eta aparte leku dezberdinetako hondartzen baldintzak jakitea. Ehundaka blog daude honen kontuan baina bueno, informazio orokorra edukitzeko hau ez dago txarto.
-HANDS&SURF PERU:
Hauek bai hauek! Nire adineko gazte surflari koadrila bat dira, hau da 26 urte ingurukoak. Perura surf egitera joan ziren eta bertakoen esku zabaltasuna ikusi, bertako itsasoa, turismoa egiteko baino gehiago zela ohartu ziren. Hegazkinean zihoazela konturatu ziren zerbait egin behar zutela eta halaxe egin ere! Bertan surf eskola pare bat egin nahi dituzte eta dirua biltzen ari dira horretarako, kamisetak eta beste gauza gehiago salduz. Bejondeiela!
-GENERACION Y:
Blog honek Kubako gazteen egoera azaltzen du. Nola ez duten aukerarik beraien ahotsak lau haizetara zabaltzeko etabar luze bat. Blog honen egilea neska gazte bat da eta Espainiako estatuak sari bat eman dio, baina Kubako gobernuak ez dio utzi sari hori jasotzen, ezin bait daiteke atera Kubatik. Nere ustetan balentia handiko lana da blog hau egitea, baina ez nago ados beraren ideia askorekin. Agian nire ezjakintasunagatik izango da, ez bait naiz bizi kuban, baina laister ikstera joateko esperantza dudanez, ba kontrastatzeko aukera izango dut.
-MAS RESPETO QUE SOY TU MADRE:
Blog hau argentinar batek sortu zuen eta hemen idazten duena istorio bat da familia bati buruz. Familia honetako pisua, amarengan jausten da eta honi buruz idazten du egileak, emakume lodien kasuaz... Munduko blog hoberenaren saria jaso du. Zorionak beraz!
-EUSKAL HERRIA SOZIALISTA:
Blog hau langile borrokari lotutakoa da, hemen patronalaren gaineko kritikak jasotzen dira eta langileriari buruzkoak. Kutsu marxista-leninista dauka eta nire ustez oso ondo dago.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: