Guztia ahazten duzuenontzat asmakizun paregabe batekin nator gaurko honetan: Google Calendar!Urtebetetzeak, azterketa datak, jaiak... gogoratzeko aukera duzu programa honekin. Ezin izango duzu gehiago esan zerbait ahaztu duzula...ez duzu aitzakiarik!Alarma eta alarmaren errepikapena zuk programatzeko aukera duzu, zerbait garrantzitsua denborarekin abisatzeko.Beraz, buru non duzuen ez dakizuenontzat, hau da zuen aukera, erabili ezazue Google Calendar!Ondo izan...
Kaixo guztioi!Rodrigo Rosenberg hil baino lehen grabatu zuen bideoa buelta eman du munduari. "Bideo hau ikusten ari bazarete, hilda egongo naizenaren seinalea da" izan ziren bere hitzetako batzuk.Abokatua zen eta kasu garrantzitsu batean murgilduta zegoen. Baina, kasuko beste askok bezala, hilda bukatu zuen, Maiatzaren 10ean. Bideoan esaten duenez, Guatemalako presidentea, bere emaztea eta idazkaria dira hilketaren egileak. Egoera honen aurrean justizia lortzeko, Jean Fernando Anleu Banrural bankuari boikot bat egitea proposatu zuen Twitterraren bitartez. Hori dela eta, atxilotu egin zute...
Kaixo! Ez nuen Tagzania ezagutzen. Baina, atzo zertarako bailo duen azaldu ziguten eta arrigarria iruditu zitzaidan bakoitza bere ordenagailutik edozein toki eta eraikin ikusteko aukera izatea! Horregaitiki, gaurko hoentan nire etxea erakutziko dizuet. Bai. Ondo irakurri duzue, nire etxea! tagzaniapaste Animo, bila ezazue zuen etxea!
Aupa! Berriro ere, Web 2.0 ikasgaian bidalitako lanekin nator zuentzat. Duela egun batzuk, Goienako zuzendaria den Iban Aranzabal izan genuen klasean. Goiena Debagoienan kokatuta dago eta 58 lagun osatzen dute. Bertan, lau euskarritan lan egiten da: internet, papera, irratia eta telebista; guztiak euskara hutsean. Poliki-poliki eskuko telefonoetan lan egiten hasten ari dira ere. Ibanek esan zigun bezala, tresnerietan baino edukietan jartzen dute ahalegina; benetan sinesten baitute kazetari multimedian.Kazetariak, kamara bat erabiltzen;interneten artikuluak zintzilikatzen...
Kaixo irakurleok! Duela egun gutxi batzuk Hasier Etxebarria eta Mikel Lasa izan genituen klasean eta gaurko honetan haren hitzaldiaren inguruan idatziko dizuet. Argi utzi zuten, gaur egungo gizartean, dena pantailen bitartez funtzionatzen duela: telebista, ordenagailua, mugikorrak, diru ateratzeko makinak, argazki markoak, argazki makinak… Teknologia aurrera joan ahala, Hasier eta beste lagun batzuk ZuZeu proiektua aurrera atera nahi dute.Hau euskaldunontzako gunea da, haien intereseko informazioa euskaraz jaso ahal izateko aukera.Web-gune honek atal ezberdinak izango ditu: han-hemen...
Kaixo irakurleok!Gaurko honetan Tuenti, Facebook, Hi5…bezalako sareei buruz hitz egitera nator. Sare sozialak gero eta ugariagoak dira, oso modan baitaude gaur egun. Gero eta sare berri gehiago sortzen dira. Nik asko ezagutzen ditut baina Tuenti baino ez dut erabiltzen. Duela urte bat baino gehiago erabiltzen hasi nintzen, 2008ko martxoaren 17tik. Bertan kontu bat egitea erabaki nuen nire lagunekin kontaktua mantentzeko eta irudi eta komentarioak haiekin partekatzeko. Baita ere, toki guztietatik Tuenti-ren inguruko komentarioak entzuten nituelako eta jakingura piztu zitzaidan....
Pasadan udan Budapest hiria bisitatu nuen. Gaurko honetan, gai baten inguruko aurkezpen bat egin behar izan dugu klasean. Nik Budapesten inguruakoa egin dut; zuek, nire irakurleok, hiri zoragarri hura ezagutu dezazuen! Espero dut zuen gustuko izatea... Agur!!!!
Iepa lagunok! Gaurko honetan programa berri batekin nator: Delicius. Klasean programa hau erabiltzen ikasten ari gara eta horregatik honi buruz zenbait azalpen emango ditut. Delicius artikuluak gordetzeko, sailkatzeko eta konpartitzeko programa da. Etiketen bitartez sailkatzen dira artikuluak, geroago modu errazean aurkitu ahal izateko. Programa honen bidez jakin dezakezu zeintzuk diren sarean dauden artikulu interesgarri edo irakurrienak; irakurri eta gustuko badituzu gorde. Sozialki, bi pertsona elkarri gehitzen badira lagunak direla esan dezakegu. Zure lagunekin artikulu eta etiket...
Youtuben inguruan aritu ginen pasadan egunean klasean eta gaurko honetan bertatik ateratako bideo bat eskegiko dut. Duela gutxi Fondo Flamenco deitutako talde baten kontzertu batean egon nintzen eta bideo hau haien single berria da. Zuen gustuko izatea espero dut... Ondo segi!!!
Gaurko honetan gehienok ezagutuko duzuen gai baten inguruan hitz egingo dut. Neska euskaldun batek bideo sexual batzuk grabatu zituen bere mugikorrarekin, kanpoan bizi zen mutil lagunari bidaltzeko; baina, zoritzarrez, mugikorra galdu zuen eta aurkitu zutenak grabaketa haiek toki guztietatik zabaldu zituzten. Batzuei mugikorra momentu hartan galtzea zorte txarra iruditu ahal zaizue; beste batzuek mugikorra aurkitu zuten gazteei bota diezaiokezue errua eta beste askok neskaren arduragabekeri handia iruditu ahal zaizue. Baina guztiok ados egongo zarete, inoren gu...