DeL.iCio.uS

DeL.iCio.uS Izarren azpian... | 2009-03-25 18:18

Iepa lagunok!

Gaurko honetan programa berri batekin nator: Delicius. Klasean programa hau erabiltzen ikasten ari gara eta horregatik honi buruz zenbait azalpen emango ditut.

Delicius artikuluak gordetzeko, sailkatzeko eta konpartitzeko programa da. Etiketen bitartez sailkatzen dira artikuluak, geroago modu errazean aurkitu ahal izateko. Programa honen bidez jakin dezakezu zeintzuk diren sarean dauden artikulu interesgarri edo irakurrienak; irakurri eta gustuko badituzu gorde.





Sozialki, bi pertsona elkarri gehitzen badira lagunak direla esan dezakegu.  Zure lagunekin artikulu eta etiketak zuzenean konpartitzeko aukera eskaintzen du.



Zuen interesa piztu badut eta delicius konturik ez baduzue, kontu bat egin ezazue eta probatu.

Ondo segi!!!


Utzi iruzkina: