Kontuz zuen argazkiak non jartzearekin!
Gaurko honetan gehienok ezagutuko duzuen gai baten inguruan hitz egingo dut. Neska euskaldun batek bideo sexual batzuk grabatu zituen bere mugikorrarekin, kanpoan bizi zen mutil lagunari bidaltzeko; baina, zoritzarrez, mugikorra galdu zuen eta aurkitu zutenak grabaketa haiek toki guztietatik zabaldu zituzten.
Batzuei mugikorra momentu hartan galtzea zorte txarra iruditu ahal zaizue; beste batzuek mugikorra aurkitu zuten gazteei bota diezaiokezue errua eta beste askok neskaren arduragabekeri handia iruditu ahal zaizue. Baina guztiok ados egongo zarete, inoren gustukoa ez dela egoera hori.
Kontu handia izan behar dugu gure argazki eta grabaketekin. Gaur dibertigarria iruditu ahal zaizuna, etorkizunean zure kalterako izan daitekeelako.
Gaur egun, edozein tokitan zintzilikatzen ditugu argazkiak, baina non zintzilikatzen ditugun arreta handia jarri behar dugu.
Hainbat aurreratu diren teknologi berriak, onuragarriak izan daitezkeen bezala, kaltegarriak izan daitezke batzuetan. Gaur egun, minutu batean argazki bat milaka ordenagailuetara iriz daiteke.
Beraz, kontu handia izan!

Iruzkinak
Amaia 2009-03-16 19:45 #1
Hausnarketa benetan sakona! Zorionak Sarai! www.blogak.com/askesenti blogetik pasatzera animatzen zaitut. Ondo segi!<br>
Utzi iruzkina: