Iban Aranzabal
Aupa!
Berriro ere, Web 2.0 ikasgaian bidalitako lanekin nator zuentzat. Duela egun batzuk, Goienako zuzendaria den Iban Aranzabal izan genuen klasean.
Goiena Debagoienan kokatuta dago eta 58 lagun osatzen dute. Bertan, lau euskarritan lan egiten da: internet, papera, irratia eta telebista; guztiak euskara hutsean. Poliki-poliki eskuko telefonoetan lan egiten hasten ari dira ere.
Ibanek esan zigun bezala, tresnerietan baino edukietan jartzen dute ahalegina; benetan sinesten baitute kazetari multimedian.
Kazetariak, kamara bat erabiltzen;interneten artikuluak zintzilikatzen; zein, paperean idazten jakin behar du; nahiz eta gai baten espezializatuta egon.
Beraz,hainbat eskatzen den kazetari multimedia horren eredu jarraitu beharko dugu!
Ondo izan!

Iruzkinak
Utzi iruzkina: