Non galdu da justizia?

Non galdu da justizia? Izarren azpian... | 2009-05-19 15:17


Kaixo guztioi!

Rodrigo Rosenberg hil baino lehen grabatu zuen bideoa buelta eman du munduari. "Bideo hau ikusten ari bazarete, hilda egongo naizenaren seinalea da" izan ziren bere hitzetako batzuk.

Abokatua zen eta kasu garrantzitsu batean murgilduta zegoen. Baina, kasuko beste askok bezala, hilda bukatu zuen, Maiatzaren 10ean. Bideoan esaten duenez, Guatemalako presidentea, bere emaztea eta idazkaria dira hilketaren egileak.



Egoera honen aurrean justizia lortzeko, Jean Fernando Anleu Banrural bankuari boikot bat egitea proposatu zuen Twitterraren bitartez. Hori dela eta, atxilotu egin zuten.  Milaka twitterlari dirua bidaltzen ari dira Anleu laguntzeko eta fidantza ordaintzeko.

Beraz, argi dago, justizia ez dela batere justua; boterearen eta diruaren menpe baitago. “Hiltzaileak” libre egotea, “twitterlaria” preso zegoen bitartean justua al zen? Non gelditzen da adierazpen askatasuna? Zenbateraino gure iritzia garrantzitsua da?

Pentsa ezazue…

Agur!



Utzi iruzkina: