Tuenti ;)

Tuenti ;) Izarren azpian... | 2009-04-21 15:25

Kaixo irakurleok!

Gaurko honetan Tuenti, Facebook, Hi5…bezalako sareei buruz hitz egitera nator.

 Sare sozialak gero eta ugariagoak dira, oso modan baitaude gaur egun. Gero eta sare berri gehiago sortzen dira. Nik asko ezagutzen ditut baina Tuenti  baino ez dut erabiltzen. Duela urte bat baino gehiago erabiltzen hasi nintzen, 2008ko martxoaren 17tik.

tuenti

Bertan kontu bat egitea erabaki nuen nire lagunekin kontaktua mantentzeko eta irudi eta komentarioak haiekin partekatzeko. Baita ere, toki guztietatik Tuenti-ren inguruko komentarioak entzuten nituelako eta jakingura piztu zitzaidan.

Egunero erabiltzen dudan sarea da eta denbora gehiegi eskaintzen diodala uste dut. Orain batez ere, kanpoan bizi naizela, nire familia eta Bilboko lagunekin kontaktuan egoteko aukera ezin hobea baita. Beraz, etengabe begiratzen dut, ea haien erantzunik jaso dudan.

 Modu azkar batean komentarioak edonori uzteko aukera eskaintzen du. Oporretan edota asteburutan ateratzen ditugun argazkiak eta bideoak partekatzeko aukera ere.

Ez dut intrusismo arazorik sumatu, hala ere, asko entzun den bezala, ez dela egokia zure datu pertsonalak interneten ematea. Eta Tuenti erabiltzea zure bizitza pribatua internet zintzilikatzea suposatzen du. Honen ondorioz, arazoak datoz.

Suposatzen dut zuetako gehienok hauetako sare sozial batean edo batzuetan ibiliko zaretela. Horrela ez bada, animatzen zaituztet Tuenti ezagutzera, ni behintzat gustukoa baitut!

Agur!



Utzi iruzkina: