ZuZeu!
Kaixo irakurleok!
Duela egun gutxi batzuk Hasier Etxebarria eta Mikel Lasa izan genituen klasean eta gaurko honetan haren hitzaldiaren inguruan idatziko dizuet.
Argi utzi zuten, gaur egungo gizartean, dena pantailen bitartez funtzionatzen duela: telebista, ordenagailua, mugikorrak, diru ateratzeko makinak, argazki markoak, argazki makinak…
Teknologia aurrera joan ahala, Hasier eta beste lagun batzuk ZuZeu proiektua aurrera atera nahi dute.Hau euskaldunontzako gunea da, haien intereseko informazioa euskaraz jaso ahal izateko aukera.
Web-gune honek atal ezberdinak izango ditu: han-hemenka, hitzorduak, zizka eta mizka, bero bero…
Edonork interesagarria izan daitekeen edozein artikulu, bideo zein notizia zintzilikatzeko aukera izango du. Baita beste batek zintzilikatutako komentatu ere.
Zaborrik sar ez dadin eta euskara zuzena mantendu nahian, edozein informazio igo baino lehen errebisatu egingo da, filtro moduan. Maiztasunez eta zuzentasunez idazten dutenek, ZuZeulari bihurtuko dira eta askatasun osoz idazteko aukera izango dute.
Momentuz proba moduan baino ez dabil, ez dute proiektuaren presentazio ofizialik egin. Baina interesa piztu zaionari eta euskaraz informazioa jaso nahi duenak bisita dezala ZuZeu.
Besterik gabe, ondo segi eta hurrengo bat arte!

Iruzkinak
Utzi iruzkina: