primaderako liliak...

...goiztik ziren loratuak

Sortu

itziirizar 1456148084225 primaderako liliak... | 2008-05-29 18:17

Sortu, eratu, arnasa hartu, bota, bizi, iraun, joan, etorri, bidaiatu, ikusi, ikasi, ezagutu, abestu, dantzatu, aske izan.   Sortu, eratu, arnasa hartu, bota, begiratu, lotsatu, hurbildu, usaindu, berriz begiratu, barre egin, ukitu, miazkatu, laztandu, musukatu, heldu, besarkatu, sentitu, gozatu.   Sortu, eratu, oihu egin, isildu, izutu, negar egin, lasaitu, hausnartu, behatu, galdetu, ulertu, eskaini, lagundu, saiatu, maitatu.   Sortu, eratu, oihu egin, isildu, erabaki, aurrera egin, jarraitu, damutu, itzuli, esnatu, mundura zabaldu, askatu, hegan egin... ....


1982an jaio zen Arrasaten. Naiararekin sortu zuen hainbat txapel lortzeko bide izan duen bikotea, 15 urterekin grabatu zuten maketa; beranduago (17 urte), Ekon taldean abeslari gisa aritu zen, eta egun hain ezagun egin den Gose taldeko abeslari eta trikitilaria da. 1.- Zer da, zuretzat, trikitia (instrumentua bera)? Niretzat trikitia berba egiteko beste modu bat da, oso lotuta dudan zerbait; ez dago ezer bizitzan trikitixa baino momentu on gehiago eman didanik. Horrez gain, nire lan tresna ere bada, baina ez dut lan tresna moduan ikusten, komunikatzeko tresna gisa baizik.  2.- Non...


Rafael Alberti nació en el año 1902, en Puerto de Santa María. “Lo que más preocupaba a toda mi familia era nuestra educación religiosa, nuestra formación en los principios más rígidos de la fe católica con todas sus modestísimas consecuencias”, relata el autor. Al terminar los estudios secundarios se trasladó a Madrid, donde se dedicó, durante algunos años, a la pintura. Publicó sus primeros poemas en 1922, y obtuvo el Premio Nacional de Literatura con Marinero en tierra en el año 1925; éste fue el año en el que también publicó El amante. En 1927 participó en el homenaje a Góngora, año...


Oporrak martxoaren 14an hartzea zegokidan arren, bezperan (martxoak 13, osteguna) joan nintzen Donostiara. Urduri, maleta oraindik egiteke, soinua, panderoa, partiturak eta abar ahaztuko zitzaizkidan beldurrez. Ostiral goizean jaiki eta maleta egiten hasi nintzen. Jantzi mordoa, jertse eta beroki ugari, behintzat. Eskoziara joan behar nuela eta, inguruko lagun eta ahaideak hotz egingo zuela eta arropa asko eramateko gomendioa eman zidaten. Maleta egin, traste guztiak hartu eta bidai lagun izango nituen lau beasaindarrekin elkartu nintzen Donostiako Pio XII plazan. Arratsaldeko 7etan abiatu ...


Berria. Horixe da niretzat Firefox. Etxeko ordenagailuan badudan arren beti erabili izan dut Internet Explorer, ohituragatik ziurrenik. Duela astebete erabili dut lehen aldiz, Web 2.0 ikasgaiko klasean. Ez dut nabigatzaileei buruzko ideia handirik, ez baitut oraindik ordenagailua nire lagun egitea lortu; denbora gutxi igaro izan dut orain arte traste honen aurrean. Baina www.goiena.net web orrian irakurri ditudan testigantzen ondoren esan dezaket, itxura denez, Firefox dela egun dagoen nabigatzailerik hoberena. Gaurtik aurrera nabigatzailez eta ohituraz aldatu eta ia ...


Nola biziraun ezagutzaren gizartean? Egungo gizartearen arazotariko bat gehiegizko informazioa da, ez dakigu zer egin hainbeste informaziorekin, geroz eta inozoago bihurtzen gaitu. Garai batean gu baino jakintsuagoak ziren, jorratzen zituzten gaiak primeran menderatzen baitzituzten, hau da, jakin zezaketen guztia zekiten eta norberak ikasita, gainera. Gaur egun, aldiz, dakigunaren %99a beste norbaitek kontatu digulako dakigu. Behin baino gehiagotan esan edo entzun izan dugu “nire aitona oso jakintsua zen”. Horrenbeste informaziok inguratzearen ondorioz izugarrizko nahasmena dugu; ez gara ...