Daniel Innerarityren hitzaldia

itziirizar 1456148084225 primaderako liliak... | 2008-04-11 15:12

Nola biziraun ezagutzaren gizartean?

images[1]

Egungo gizartearen arazotariko bat gehiegizko informazioa da, ez dakigu zer egin hainbeste informaziorekin, geroz eta inozoago bihurtzen gaitu. Garai batean gu baino jakintsuagoak ziren, jorratzen zituzten gaiak primeran menderatzen baitzituzten, hau da, jakin zezaketen guztia zekiten eta norberak ikasita, gainera. Gaur egun, aldiz, dakigunaren %99a beste norbaitek kontatu digulako dakigu. Behin baino gehiagotan esan edo entzun izan dugu “nire aitona oso jakintsua zen”. Horrenbeste informaziok inguratzearen ondorioz izugarrizko nahasmena dugu; ez gara tontoak, nahasita gaude. Ezjakinari liburua eskaini behar zaio, nahasita dagoenari, ordea, kendu. Publizitatearekin konpara daiteke, adibidez; postontzian egunero jasotzen dugun propaganda ez dugu gustuko, gehiegizkoa izaten da eta ia paper guztiak zakarretara botatzen ditugu, begiratu ere egin gabe. Eta hain modan dagoen Internet dela eta posta elektronikoz jasotzen ditugun mezu ugari ere ezabatu egiten ditugu zuzenean. Filtro bat jarri behar da.

      Sobera informaturik dagoen munduan bizi gara, gure gizartea gu baino adimentsu edo jakintsuagoa da, eta filtro baten beharrean gaude. Gailu asko dugu inguruan, eguneroko bizitzan erabiltzen ditugu, baina ba al dakigu Internet, auto edo ordenagailuen funtzioaz ezer ere? Egungo gizartea protesiz beteta dago; kotxea da, adibidez, gure zangoen protesia, behar dugun tokira eramaten gaitu. Protesi asko ditugu baina ez dugu euren funtzionamenduaren berri. Horrez gain, protesi hauen erabilera ikasteko galtzeko prest ez gauden denbora ugari beharko genuke. Gizarte prestu batean pertsona adimentsuak bazter genitzake, garrantzitsua herritarren prozedura zentzuzkoa izatea da. Babesteko beharrezko diren bost aholku edo estrategia: *arreta kudeatu: arretarako gaitasun urria dugunez, norberak kudeatu behar du informazioa eta hautaketa egin. *informazioa ezereztu: behar ez dena zer den dakien herritarrak behar dira; paperontzia erabiltzea garrantzitsua da, informazioa ahaztu egin behar baitugu gehiago jaso ahal izateko. Pertsona bat adimentsua izango da behar dena eta behar ez denaren artean benetan behar dena hautatzen baldin badaki. *norberarengan pentsatu: besteek esaten dutenari buruz hitz egiten dugu etengabe eta kate hori hausten duen jendea behar da. *kooperatu edo lankidetzan aritu: informazioa ondo antolatuz gero sinplifikazio handia da. Mundua oso konplexua da eta denbora, lana eta abar aurrezten jakin behar dugu. *laburra izan: egungo gizartean oso garrantzitsua da bete-betean nukleoan jotzea.


Utzi iruzkina: