Aupa! Eguraldiak laguntzen ez digun egun honetan, ildo gris bereko Kirmen Uriberen Bisita poemaren grabazio bat zintzilikatuko dut. Gaur Audacity programaren bidez podcastak sortzen ikasi dugu. Ariketa polita izan da gaurkoa, entretenigarria, eta etxean ere honekin saltseatzen makina bat ordu pasako ditudala iruditzen zait. Besterik gabe, “izan zaitezte gaiztoak eta on egin!” GOSE boomp3.com
Beste behin ere joan zaizkigu hain desiratutako oporrak. Bi aste luze, baina ti-ta batean pasa dira. Eguraldiak ez du gehiegi lagundu egia esanda eta hainbat plan zapuztu dizkigu. Baina hala ere opor politak izan dira. Zegaman igaro ditut beste urte batez oporrak, nire herri maitean. Gurasoak Toledo aldera oporretara bidali eta ni etxean bakarrik ezin gustorago. Lehen esan bezala nahiko eguraldi kaxkarra egin du baina horri alde ona bilatu eta elurretan ere disfrutatu genuen: kotxeak hartu, Otzaurte aldera igo eta han elurretan tontoarena egiten egun oso bat pasa genuen koadrilakoak. Bai...
Berriz ere hemen bloga eguneratzeko prest!Gaurkoan Aretxabaleta ondoan dagoen Urkulu lakuaren mapatxo bat ipiniko dut, leku zoragarria da eta oso aproposa gaur bezalako eguraldi onarekin paseotxo bat emateko. Nor animatzen da? tagzaniapasteurkuluko paseotxoa map
Nik duela pare bat urte daramatzat nabigatzaile honekin lanean, informatikaz nahikotxo dakien lehengusuak gomendatu zidanetik hain zuzen. Eta ordutik aurrera, aukera dudan guztietan behintzat, bera izan da nire interneteko giltza. Oso gustura ibili naiz orain artean, ez dit batere arazorik eman eta Joxe Aranzabalek bere blogean ipinitako testigantzak irakurri ostean oraindik garbiago daukat Mozilla Explorerra edo beste hainbat nabigatzaile baino hobea dela. Abantaila asko eskaintzen ditu erabiltzaileentzat; besteak beste azkarra, erabilgarria eta arina da. Gainera fitxa bidez...
Pasa den otsailaren 27an Daniel Innerarity filosofoa izan genuen HUHEZIn. Bera, Espainia mailan itzal handiko pentsalaria da eta hainbat saiakera libururi esker sari ugari irabazi ditu; horien artean Miguel de Unamuno, Espasa edo Estatuko literatura saria. Bilbotarra den arren, gaur egun Bordelen bizi da baina Zaragozako Unibertsitatean irakasten du. Pentsalariak, gure gizarteak bizi duen gehiegizko informazioari buruz hitz egin zuen hitzaldian eta honi nola aurre egin azaldu zigun. Aintzinako kasuekin ekin zion hitzaldiari baina gure gaur egungo gizartean zentratu zen, eta pertsona az...
Pasa den martxoaren 14ean, bi sarelariren hitzaldia entzuteko aukera izan genuen Web 2.0 ikasgaian. Patxi Trapero blogaria eta Iban Aranzabal, Goienako komunikazioko arduraduna, izan genituen gonbidatu moduan ikasleoi interneten idazteko eta aritzeko gomendioak emanez. Biek zioten bloga edukitzeak esfortzu edo dedikazioa eskatzen zutela. Beraz, sarera igo baino lehen, testu prozesatzailean idaztea, euskara txukunean idaztea (batuan nahiz euskalkian) eta blog biziak egitea bezalako aholkuak eman zizkiguten. Iban Aranzabal, Mondragon Unibertsitateko ikasle ohia, Goiena tele...
Bideo honetan Alkain Wazemanken, Dani Arizala imitatzen Beste Gu saioan, mazapana eta polboroiaren kontura makina bat parre egin izan dut.
Badakigu, aukera bat beti ukazio bat dela Badakigu, estabilitate batengatik, elkar ukatzen ari garela Eta soilik... Soilik ameeeets !!!!!!!!!! Honako hau Ezinean taldearen kantu baten estribiloa da, asko gogoko dudan kantua da eta argazki hori moldatu ondoren jartzea pentsatu dut, niretzat esanahi handia baitu.
BADAEZPADABere bizipenak edota gizarteko hainbat arlo hizpide dituen bloga da hau, baina modu ezberdin batean komentatuta, era laburrean (askotan argazkien bidez) eta nahiko kritiko.HAMARGARRENEANLagun honek euskara eta gaztelera tartekatzen ditu bere blogean idaztean. Testuekin batera, argazki edo irudiak ipintzeko ohitura du; eta honez gain askotan jarri ohi ditu abestien letrak. Diseinu sinple baina aldi berean ulertarraza erabiltzen du, eta edukien aldetik denetarik jartzen duela esango nuke.SMSAEuskal blog erotikoa. Denok uste genuen halako kontakizunek gure ama hizkuntzan ez zut...
Euskal Herria, etengabe polemikaren ardatzean aurkitzen den herri konplexua da, denen ahotan gaude behin eta berriz, eta prentsa nahiz albistegietako tarte haundi samar bat gure ingurukoa izan ohi da egunero. Baina, jardun hauek gai berdinaren inguruan dabiltza etengabe jira eta bira, euskal gatazkaren inguruan hain zuzen. Eta honek, kasu askotan, informazioa baino gehiago desinformazioa dakar; guri buruzko ezjakintasuna eta itxura faltsua eratzen baitute hedabideek eta jende askok mesfidantzaz begiratzen gaitu. &...
Aupa! Ikus-entzunezko komunikazioko ikasle bat naiz eta Web 2.0 ikasgaian lantzen ditugun hainbat ariketa zintzilikatzeko sorturiko bloga da honako hau. Besterik gabe...ongi etorri!