EUSKAL HERRIA, ETENGABEKO GATAZKA

heiditxo 1456135333186 zertarako amestu...¿? | 2008-02-28 18:39

EH nearrez

   
        Euskal Herria, etengabe polemikaren ardatzean aurkitzen den herri konplexua da, denen ahotan gaude behin eta berriz,  eta prentsa nahiz albistegietako tarte haundi samar bat gure ingurukoa izan ohi da egunero. Baina, jardun hauek gai berdinaren inguruan dabiltza etengabe jira eta bira, euskal gatazkaren inguruan hain zuzen. Eta honek, kasu askotan, informazioa baino gehiago desinformazioa dakar; guri buruzko ezjakintasuna eta itxura faltsua eratzen baitute hedabideek eta jende askok  mesfidantzaz begiratzen gaitu.

    Gure gizarteak estereotipoetan erortzeko izugarrizko gaitasuna du, eta guri hauexek egokitu zaizkigu: mendi puntan bizi garen baserritar peto-petoarena, jaki goxoak prestatzen dituen Argiñanorena , eta honekin loturik egun guztia jaten, edaten eta musean pasatzen duen trinpontziarena ,edo behin baino gehiagotan entzungo genuen bezala terroristarena.

Zenbat aldiz galdetu ote digute ea kaletik gabiltzala ez  dugun beldurrik pasatzen? Edo jendea kaletik metrailetekin edo pistolarekin joan ohi den? Ba nik dakidala eta bizi izan dudanaren arabera behintzat, nere bizimodua  terueldar baten antzerakoa da, eta kaletik armatuta dabilen bakarra berriz,  polizia.

 Egia da herri gatazkatsua garela aspalditik eta tamalez, konfliktoa ia euskal izaeraren ikur bezala kontsideratzen dela . Baina gu herri inbasorea baino, inbaditua izan gara etengabe eta defentsarako jokaera edo izaera hori erraietan daramagu . Erromatarren aurreko garaira jo beharko genuke gure arbasoek gure lurraldea defenditzeko egindako esfortzua ikusteko, eta orduztik etengabe berdinean gabiltza, baina gaur egun oztopo nabarmen batekin: euskaldunen arteko ezberdintasun eta banaketa. Oso gizarte zatikatua gara, ideologi ezberdin askoren atzean ezkutatzen gara eta honek gure kontra egiten du. Polarizazioa inoiz ez da ona izan herri batentzat, gatazka eta tentsioa sortarazten duelako gizartean, baina ez dugu espabilatzen.

       Erlijio kristauak lehen  zuen inportantzia galdu duen moduan,  politikak izugarrizko garrantzia hartu du gaur egun eta geroz eta alderdi gehiago daude, eta pentsaera nimiño batengatik banaturik sarritan. Ez al gara ohartzen herritarren artean akordiorik ez dagoen bitartean zaila izango dugula bakea bilatzea eta gure nortasuna bilatzea? Ni bederen nazkaturik nago hau guztiarekin; hainbeste politika, elekzio kanpaina, atentatu, diskurtso eta  atxilotu…

       Estatu espainiar nahiz frantzesa etengabe dabiltza gu zirikatzen, atxiloketak, errepresioa, adierazpen askatasunaren deuseztaketa, torturak, euskararekiko erasoak, alderdi  eta erakundeen ilegalizazioak, dispertsioa… Honen aurrean,  borroka armatua eta kale borroka erabiltzen da, eta hortxe agertzen dira  gure “heroiak” hau da politikariak, prentsaurrekoak emanez arazoa “konpontzeko”. Batak besteari errua botaz ,azkenean gehienetan “kaka nahastea” besterik lortzen ez dutelarik. Herritarrak estutuz, ideologia batean posizionaaraziz eta gure arteko berdintasunak goraipatu ordez gure arteko liskarrak sortaaraziz.  Azkenean , honek etengabeko “zirkulo bizioso” bat eratu du eta  hemendik ateratzea oso zaila izango zaigu, guzti honen atzean gauza konplexu asko daudelako; eta horien artean iruditzen zait bat baino gehiagoren interesak daudela izkutaturik.

 Lehen esan bezala , aspalditik bizi izan gara gatazka batean murgildurik eta  gaur egungo egoera ulertzeko historian salto haundia jo beharko genuke atzeruntz, baina euskal foruak abolitu zirenetik eta honekin gure lege gehienen deuseztapena eman zenetik, guda zibila eta honen ondorengo diktadura izan dira guregan arrasto gehien utzi duten gertakari edo epeak. Kronologikoki duten gertutasunagatik, gure aurreko belaunaldiek bete betean pairatu dituztelako, baina baita guzti honen ondorio delako egungo egoera. Azken finean historia gertaera eta ondorioz loturiko kate bat da, eta garrantzitsua da memoria historikoa mantentzea nondik gatozen, eta garai batean benetan zer gertatu zen jakiteko.

 Oraintxe aipatu berri dudan diktadura garaian, fase ezberdinak eman ziren eta honen barruan Euskal Herriaren industrializazioak berebiziko garrantzia du prozesu luze hau ulertzerako orduan. Garai honetan, euskal ekonomiak izugarrizko gorakada jasan baitzuen eta honekin batera, Espainiako hego-mendebaldetik batez ere  etorkin asko iritsi baitziren. Honekin, nazionalismoaren hastapenak eman ziren eta hementxe errotu zen nazionalista eta ez nazionalisten arteko gatazka. Aspaldian nahiko ahuldurik edo ixilpean zegoen abertzaletasunak ere indar haundia hartu zuen eta honekin batera, ETA erakundeak borroka armatuari ekin zion euskal gatazka  oraindik gehiago areagotuz. Franco hil eta trantsizio garaian ere arazoak hor jarraitu zuen “demokrazia” ezarri  eta egungo garaira iritsi arte.

Baina aski da guri buruz hitz egiteaz, euskaldunok ez gara gure zilborrera soilik begiratzen dugun hoietakoak; mundu zabalera ere irikitzen ditugu begiak eta gerrate, klima aldaketa, globalizazio, amalurraren suntsiketa… bezalako arazoek ere arduratzen gaituzte.  Hala ere, sentsazioa dut ez garela oso kosziente informazioaren aro honetan, zein desinformaturik  (edota manipulaturik) gauden kasu askotan “goikoen” interesen arabera. Guden kasua adibidetzat hartuz, egunero “bonbardeatzen” gaituzte Irak, Afganistan, Palestina…-ko gerrateekin, baina berdin zaigu gaur 170 hildako egon diren eta  bihar  89 badira ere ; berdin-berdin jarraitzen dugu afaltzen, jada eguneroko albistetzat baititugu.

Baina Martxoaren 11 eta Dorre Bikietako atentatu haietan? Primeran oroitzen gara zertan genbiltzan berriaz enteratu ginen momentuan eta egun haietan gosea ere kendu zitzaigu, eta egun osoa telebista edo irratiari itsasita eman genuen. Kontraesan nabarmena…Zein ezberdintasun dago bada hildako batzuen eta besteen artean? Akaso  ez al zuten berdin balio haien biziek? Sentsibilitate falta? Edo hipokresia agian?

 Eta zer esanik ez Txetxenia edo  Mozanbike bezelako beste lurralde batzukin gertatzen dena, aspalditik gudan jarraitzen duten herrialdak dira  eta hauei buruz hedabide garrantzitsuenetan behinik-behin ez da pitzik ere entzuten, ixilpean diraute, existituko ez bailiran. Zeozer jakin nahi duenak informazio iturri alternatiboetara jo beharra du .

  Hala ere, argi dago, interesa edo jakinmina dela  informaturik egon nahi duenarentzat altxorrik handiena.                                                                                                      


Utzi iruzkina: