Euskal blog ezberdinen komentaketa

heiditxo 1456135333186 zertarako amestu...¿? | 2008-02-28 19:34

BADAEZPADA

Bere bizipenak edota gizarteko hainbat arlo hizpide dituen bloga da hau, baina modu ezberdin batean komentatuta, era laburrean  (askotan argazkien bidez) eta nahiko kritiko.

HAMARGARRENEAN

Lagun honek euskara eta gaztelera tartekatzen ditu bere blogean idaztean. Testuekin batera, argazki edo irudiak ipintzeko ohitura du; eta honez gain askotan jarri ohi ditu abestien letrak. Diseinu sinple baina aldi berean ulertarraza erabiltzen du, eta edukien aldetik denetarik jartzen duela esango nuke.

SMSA


Euskal blog erotikoa. Denok uste genuen halako kontakizunek gure ama hizkuntzan ez zutela tokirik, eta hara hemen kontakizun edo fantasia erotikoak euskaraz irakurtzeko aukera paregabea!

ZABORMILA


Bertan natura eta hau suntsitzen duen zaborraren argazkiak aurkituko ditugu. Argazkiak besterik ez daude bloge honetan, baina bitxia eta interesgarria iruditu zait  kritika egiteko modu hau.

AMETS

Honako bloglari honek, gure inguruko gertakariak eta bere hausnarketa propioak biltzen ditu bere txoko honetan. Gustatzen zait nola idazten duen eta ipintzen dituen bideo eta argazkiak.


Utzi iruzkina: