Gure Bazterrak

Tim O’reilly informatikako “guru” irlandarrak asmatutako WEB 2.0 kontzeptua zabaltzen ari da azken aldian. Urrian BERRIAn argitaratutako elkarrizketan Web 2.0ri buruzko bere iritzia garbi uzten zuen “inportanteena da Internet bilakatuko dela aplikazio informatikoak garatzeko esparru zentrala eta ez soilik norbanakoaren ordenagailuaren osagarria.”  Hau da, sarea sarean dabiltzanek hobetu eta garatuko omen dute, edo hobe esanda hobetzen eta garatzen dute. O’Reillyren ustez “internet komunikazio sarea da, eta, ondorioz, konektatuta gauden guztion isla.” Baina zer gertatzen da konektatzek...


Azken aldian blogen gaindosia jasaten ari naizela uste dut.   Joan den hilean Iban Arantzabalen bisita berria izan genuen HUHEZIn, Eskoriatzan. Lehenengo eta hirugarren mailako ikasleei eskainitako hitzaldia izan zen. Bertan, Goienako telematika alorreko buruak Goiena, editore lana eta blogak izan zituen hizpide. Iban Arantzabal Goienako multimedia proiektua bultzatzen ibilitakoa da, eta horretan dihardu.  Teknologia berrien inguruko betikoak kontatu zituren. Momentu aipagarrienetarikoa Explorer-Firefox gatazkak sortu zuen. Arantzabalen ustez firefox-a gomendagarriagoa omen...


Julene!!

2
gurebazterrak 1456135173782 Gure Bazterrak | 2006-11-22 18:48

Ez nekien zer idatzi, ezta ze argazki hartu ere... ta azkenean tokatu egin zain!! Sentitzeinat! jejeje. Ea laster ikusten gean berriz! Muxuk  


Ume aurpegia

gurebazterrak 1456135173782 Gure Bazterrak | 2006-11-15 18:03

Zerbait egingo zuen argazkiko"trastuak", aurpegi horrekin zerbait ezkutatzen ote du???


Xabier Madariaga kazetariari egin nion elkarrizketa hemen sartzea pentsatu dut. Hiru urtez Israel-Palestina gatazka hurbiletik bizi izan du. Ekialde hurbileko lana ez da beti samurra izan. Elkarrizketan bere lanari buruz hitz egiten du. Bere esanetan zailena desberdin pentsatzen duenari entzutea izan da. Ekialde hurbilean bezala, antzerako arazo polarizatua daukagu geure txoko honetan ere. Hasieran aipatu nuen gure bazterrei muga ibili ahala jarriko geniola...          2003ko uztailean, ikus-entzunezko ikasketak Nafarroako Unibertsitatean amaitu orduk...


Hasteko hurbileko bost blog aipatu nahi nituzke. Batzuk sarritan kuxkuxeatzen ditut, besteren bat orain dela gutxi ezagutu dut. Guztiak euskarazko komunikazioa bultzatzeko tresna erabilgarriak direla uste dut (bakoitza bere eremuan, noski). Julen Gabiria idazlearen bloga, adibidez. Eibarko blog komunitatean dauka. Baina tamalez aken hilabeteetan beste lanen batean sartuta dabil eta bloga isilik geratu da. Literatura gustuko izanez gero, blog interesgarria. Euskararekin jarraituz, baina kontrako bidean, Filoblogia aipa daiteke. Euskara eta batez ere hizkuntzalaritza arloko aipamen inet...


Martxan!

2
gurebazterrak 1456135173782 Gure Bazterrak | 2006-10-23 21:17

Kaixo guztioi! Orain dela egun batzuk hastea espero nuen... baina zertxobait luzatu da "estrenoa" azkenean. Ikus-entzunezko komunikazio ikasketak egiten ari naiz, euskaraz. Euskarazko komunikazioak bultzada polita jaso dezake interneti esker, ikusi besterik ez dago zenbat blogek jorratzen dituzten gaiok: euskara, komunikazioa edo biak aldi berean.  "Gure Bazterrak" mugarik gabekoak dira sarean, hemen hasi baina non bukatzen diren definitu gabe. Hemen irakurritakoa erantzuteko, kritikatzeko edo komentatzeko  askatasun osoz jokatu. Beno ba hurrena arte