DANIEL INNENARITY Nola biziraun dezakegu ezagupenaren gizartean? Zer egin dezakegu jasotzen dugun gehiegizko informazioarekin?  Informazioaren gestioan dago gakoa; guretzat baliagarria edo interesgarria iruditzen zaigun informazioa soilik eskuratzean datza. Daukagun denbora mugatua denez, hots, ez dugunez jasotzen dugun informazio guztia aztertu eta geureganatzeko denbora nahikorik, informazioa gure interesen arabera kudeatzen ikasi beharra daukagu, une askotan eskuragarri eduki arren, informazioa baztertuz eta gaia idei nagusi baten inguruan bakarrik landuz, honela dispertsatzeko a...


2006ko abenduan Luistxo Fernandez izan genuen Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean. Interneten egindako lanei buruz hitz egin zuen. Euskal internetgintzan aitzindarietako bat izan da. Beste taldekide batzuekin batera AURKI euskal bilatzailea sortu zuen. Aisialdi gisa sortutako tresnak indar handia hartu du. Baina orain beste proiektu batean murgilduta dabiltza. TAGZANIA web sitean mapak bilatzeko aukera ematen dute. Sortzeaz gain proiektua garatzeko bidean dira, eta horretarako lanean segituko du Luistxo Fernandezek. Gustuko bidean aldaparik ez!  


Azken aldian blogen gaindosia jasaten ari naizela uste dut.   Joan den hilean Iban Arantzabalen bisita berria izan genuen HUHEZIn, Eskoriatzan. Lehenengo eta hirugarren mailako ikasleei eskainitako hitzaldia izan zen. Bertan, Goienako telematika alorreko buruak Goiena, editore lana eta blogak izan zituen hizpide. Iban Arantzabal Goienako multimedia proiektua bultzatzen ibilitakoa da, eta horretan dihardu.  Teknologia berrien inguruko betikoak kontatu zituren. Momentu aipagarrienetarikoa Explorer-Firefox gatazkak sortu zuen. Arantzabalen ustez firefox-a gomendagarriagoa omen...


Azken iruzkinak