Hurbileko bost blog
Hasteko hurbileko bost blog aipatu nahi nituzke. Batzuk sarritan kuxkuxeatzen ditut, besteren bat orain dela gutxi ezagutu dut. Guztiak euskarazko komunikazioa bultzatzeko tresna erabilgarriak direla uste dut (bakoitza bere eremuan, noski).
Julen Gabiria idazlearen bloga, adibidez. Eibarko blog komunitatean dauka. Baina tamalez aken hilabeteetan beste lanen batean sartuta dabil eta bloga isilik geratu da. Literatura gustuko izanez gero, blog interesgarria.
Euskararekin jarraituz, baina kontrako bidean, Filoblogia aipa daiteke. Euskara eta batez ere hizkuntzalaritza arloko aipamen ineteresgarriak egiten ditu bertan Ricardo Gomezek, EHUko irakasleak.
Euskara eta Publizitateari buruzko hausnarketa egiten du izen bereko blogean IƱigo Fernandezek. Bertan bi gaiok uztartuz egungo egoera, egiteko dagoena eta egin daitekeenari buruzko proposamenak irakur daitezke. Publizitatea gustoko izanez gero blog interesgarria, euskarazko publizitateak zer hobetu badu eta!
Uztarria.com-en aurkitu dudan Komiki bloga bitxia iruditu zait. Komikiak paperezko edizioetan ikustea arrunta da oso, baina ez hainbeste blog batean, edo? Nik behintzat ez dut beste antzekorik topatu. Lagun batek blogspot-eko "historiasreales" aipatu zidan, hor ere marrazki bidezko mezuak argitaratzen omen dituzte. Saiatu naiz sartzen baina ez dut ezer aurkitu, nire abilezia falta izango zen akaso, edo agian helbidea ez zidaten ondo emango...
Azkenik Javi Zabalaren bloga aipatu nahi nuke. Sarean bisita egiteko moduko bloga da, argazkiak, artikulu interesgarriak, egunerokotasuna... guztia dauka.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: