GUTUNA: Dbh 4-ko lehenengo hiruilekoan, gutunak egiten ikasi genuen; egitura, estrategiak eta beste hainbat tresna gutuna polita eta ulergarria izateko. Hemen dauzkazue gure gutunak. Ibai Garmendia Murua Goserik Ez elikagai-bankua. ...
Dbh3ko azken hiruilekoan teknologian aurretik ikasi genuen guztia proiektu bakar batean islatzeko lan bat egin behar izan genuen, lan hori taldeka eginiko lana izan zen eta taldekide bakoitzak ahal zuen ekarpena eginez, gozoki makina bat sortu ahal izan genuen. Hemen daukaguna Ibaien taldeak eginiko makina da, June eta Maialenek ordea beste bat egin zuten baina artxiboa falta dute. https://docs.google.com/presentation/d/1ybypZlURJKYfH5NMLxXK6E_SlLVjUuKhPHTHc2XAvEM/edit#slide=id.p
Dbh 4-ko bigarren hiruilekoan argudio testuak egiten ikasi ginen. Hainbat puntu landu genituen; estrategiak, estrukturak, arauak eta koesioa zein koerentzia besteen artean. Hemen binaka eginiko lan batzuk ikus ditzazkezue, maltratua bezalako gai zailei aurre egiteko eginiko argudio testuak. Maialen A: Ezagutzen ditudan familia askok izan ohi dituzte haien arazo eta liskarrak eta bat berak ere ez du indarkeria fisikorik ez ahozkorik erabiltzen, zuk egiten duzun eran. Aurreko egunean izandako liskarrean, nirekiko izan zenuen jarrera ez zen egoera kudeatzeko egokiena izan. Nire...
GLOBO-AEROSTATIKOAK Dbh3n fiskiko amaierako proiektu bezala globo aeroestatiko baten kartelak egitra zen eman genuen gasen jokaerak azaltzeko. Bertan, talde lana, matematikak, logika erabiltzea... landu genituen. Sarrera: Proiektu honetan, globo aerostatiko baten ezaugarri ezberdinak aztertuko ditugu. Gure lana; datuak interpretatzea, zalantzak argitzea eta informazio desegokia azaleratzea izango da. Ideia ezberdinak arrazoitzerako garaian, gure ikasketa zientifikoa baliatuko dugu. Gasek dituzten portaera ezberdinak azaltzea oso lagungarria izango zaigu. Eta gasen ...
Dbh3n eginiko beste lan bat Mikroipuinak izan ziren, mikroipuinetan, hitz kopuru maximo bat genuen ezin genituen nahi bezain luzeak egin, eta horrez gain, helburu bat aldarrikatu behar genuen, geure kasuetan amalurra, berdintasuna eta eraso sexistak izan ziren. June: AMALURRA Ez dago ezer hobea munduan zuhaitzak haizeak nola mugitzen dituen ikustea, itsaso garbian oinak sartzea, zelai zabaletan etzatea, mendi tontorretan behelainoaren goran egotea, maite dituzun pertsonekin ilunabarrak ikustea… Zein polita den natura, ingurunea eta gure mundua; horre...
DBH3-ko 2.hiruilekoan Gorka Sarasolak historia bat egiteko arduratu zigun proiektu bezala, banakako historio bat non geure sormena, askatu eta geure gustoko historiak idazteko aukera izan genuen. Ibai: RIVERDALE Dena Riverdale izeneko herri lasai batean hasi zen, hainbat gauza gertatu eta gero. Ez zen ezer lehen bezelakoa. Dena Mikelen hilketaren ondorioz gertatu zen, kaleetan beldurra zebilen. Baina bueno urteak pasa ondoren, dena lasaitzen joan zen, bere ingurukoek faltan botatzen zuten Mikel, baina beraien bizitzarekin jarraitu behar zuten. Uda bukatu zen eta gazteek be...
DBH2 Dbh2ko lehen hiruilekoan, Ezekiel izeneko liburu bat irakurri genuen. Liburuak geu bezalako nerabe baten abenturak kontatzen zituen, bere lagunekin bizitako pasartzeak eta baita bere maitasun historiak ere. Mirenek liburuarekiko ohar kritiko bat egitea arduratu zigun eta hemen daude geure lanak : Ibai: Edukia: Ezekiel 14 urteko nerabe bat da. Ama eta arrebarekin Mariarekin bizi da. Koadrilan bera eta beste 3 lagun daude: Etxe, Leon eta Ola; eta denak ari dira beti nesketan pentsatzen. Ezekieli, ikastolako proiekturako bere adineko neskarik ederrenarekin tokatzen ...
DBH1 Dbh1eko bigarren hiruilekoan, txikitatik eginiko ibilbidea landu genuen, zer ikastetxetan ikasi genuen, zer irakaslekin etb... eta hemen daude geure lanak. Testu hauetan, artikulo bat falta da; izan ere, idazleak galdu egin du eta ezin izan du berreskuratu. Maialen A: Azkenean LHra joan nintzen baina lehenengo egunean nahiko galdua nengoen . Nire irakaslea Inaxi izan zen .Oso goxoaeta jatorra zen, baina ni bihurri xamarra nintzen , kurtso amaieran jubilatu egin zen eta guk agurra dantzatu genion . Hurrengo urtean Mertxe izan zen gure andereñoa eta hau ere ez zego...
DBH1 DBHko lehen urtean, lehenengo hiruhilekoan, geure lehen idazlanak egiten hasi ginen. Lehen hiruilekoan, deskribapenak landu genituen erakusleak erabiltzen ikasteko eta hauek izan ziren geure lehen lanak. Testu bat falta da; izan ere, dbh1 ko testua galdu zaigu eta ezin izan ditu berreskuratu. Nire logela -Maialen: Nire logelan sartu , eta horma zuriko , eta egurrez eginiko zorua ikusten da. Nire logela, arrosa , grisa , urdina eta mostaza koloretan oinarritua dago . Atetik sartu , eta eskuinetara , nire ohea dago , hormari pegatua, koltxa arrosa eta 9 kuxinekin apaindu...