Ezekiel ohar kritikoa

maialen.aranburu@jakintza.net 1647428313558 Gure DBH-kon ibilbidea | 2022-03-14 09:04

DBH2

Dbh2ko lehen hiruilekoan, Ezekiel izeneko liburu bat irakurri genuen. Liburuak geu bezalako nerabe baten abenturak kontatzen zituen, bere lagunekin bizitako pasartzeak eta baita bere maitasun historiak ere. Mirenek liburuarekiko ohar kritiko bat egitea  arduratu zigun  eta hemen daude geure lanak :

Ibai:

Edukia: 

Ezekiel 14 urteko nerabe bat da. Ama eta arrebarekin Mariarekin bizi da. Koadrilan bera eta beste 3 lagun daude: Etxe, Leon eta Ola; eta denak ari dira beti nesketan pentsatzen.

Ezekieli, ikastolako proiekturako bere adineko neskarik ederrenarekin tokatzen zaio lan egitea; Elenarekin. Askotan gelditzen dira Elenaren etxean proiektua egiteko eta beraien harremana sendotzen dute. Bitartean, lagunekin apustu bat egina du; eta beraien adiskidetasuna hozten du lehia sortuz. 

 

Balorazioa: 

Ezekielek bere nerabe-prozesua kontatzen digu eta zer sentimendu edukitzen dituen momentu diferenteetan. Bestalde, elkarrizketa asko daude; horregatik, eleberri hau arina egiten da. Halere, nahiko paragrafo luzeak dauzka eta momentu batzuetan nekagarri bihur daiteke. Bukaeran gehiago jakiteko gogoz uzten zaitu.

Pertsonaiak ondo daude hautatuta; ekintzak nahiko errealak dira. Horregatik, gazteentzako liburu egokia izan daiteke.

June G:

EDUKIA

Ezekielek hamalau urte ditu.Gaztea zenean, aitak ihes egin zuen; horregatik, etxean ama eta arrebarekin bizi da, emakumeen artean.

Nerabe mutil guztiak bezala, lagunak, eskela, koadrila eta neskak ditu buruan. Ezekiel eta bere lagunak beti daude nesketan pentsatzen, izan ere buru austeak sortzen dizkiete, batez ere Elena izeneko neska batek.

Koadrilakoez ez dute oraindik neska baten musu bero bat jaso; hortaz, apustu bat egitea pentsatzen dute, ea zenek jaso neska baten musua lehenengo.

Zer gertatuko da apustuarekin?       Nork irabaziko du apustua?

 

BALORAZIOA

KONTAMOLDEA:

Asko gustatu zait Ezekiel eleberria, izan ere, narratzailearen estiloa ulergarria da.Elkarrizketa asko eta esaldi laburrak daude;horregatik,entretenigarria eta irakurterraza egiten du.

Liburua kapitulutan banatua dago; hortaz, beste kapitulu bat irakurtzeko irrikak pizten ditu.

KONTAKIZUNA:

Ekintza, edo arazo gehiegi daudenez gero, istorioa nahastu egiten da.Pertsonaien kopurua egokia da, eta hauen profilak ongi definituta daudela antzematen da.

Gainetik, ondo antolatuta dago, baina bukaera ez du oso txukuna.(ez du bukaerarik ematen).

Maialen A:

Ezekiel nerabezaroan dabilen mutil bat da . Txikia zela aita joan egin zitzaion eta ama eta arreba zaharrarekin ezi da . Oraindik ez du inor musukatu , baina hori laster alda daiteke bera eta bere hiru lagunen artean egitea bururatzen zaielako. 

Apustuak zenbait gatazka ekarriko ditu, eta, lagunen artean hainbat sekretu agerian geratuko dira.Nork irabaziko du apustua? Zer neska musukatuko dute? Gazte hauek ez dira guztiz bakarrik egongo , sexologia klaseak ematen hasi dira eta.

Elkarrizketa asko ditu eta horrek arin eta entretenigarria bihurtzen du. Kapitulu motzak direlako ; irakurterrazago bihurtzen da . Gazteen hizkera erabiltzen denez gero, erakargarria egiten da ………..?

Amaiera ez da espero bezalakoa baina, irakurlearen jakin-mina pizten eta mantentzen du ; hau da , intrigazkoa da . Pertsonaiak gogorrak dira baina aldi berean sentiberak . Beraien arteko haserreak eta maitasunak…..?  transmititzen dira .

 


Utzi iruzkina: