ARGUDIO TESTUAK
Dbh 4-ko bigarren hiruilekoan argudio testuak egiten ikasi ginen. Hainbat puntu landu genituen; estrategiak, estrukturak, arauak eta koesioa zein koerentzia besteen artean. Hemen binaka eginiko lan batzuk ikus ditzazkezue, maltratua bezalako gai zailei aurre egiteko eginiko argudio testuak.
Maialen A:
Ezagutzen ditudan familia askok izan ohi dituzte haien arazo eta liskarrak eta bat berak ere ez du indarkeria fisikorik ez ahozkorik erabiltzen, zuk egiten duzun eran. Aurreko egunean izandako liskarrean, nirekiko izan zenuen jarrera ez zen egoera kudeatzeko egokiena izan. Nire tutoreak izateak ez dizu ni horrela tratatzeko eskubidea ematen.
Honelako egoera zailetan, konponbideak bilatzeko beste bide batzuk ere badaude, esaterako, errespetuz hitz egitea; izan ere, zuri egiterik nahi ez duzunik, ez egin. Bestalde, aditu bati laguntza eska geniezaioke, gure egoera azter dezan eta behar dugun laguntza hori emateko hainbat proposamen egin diezazkigun.
Gainera, jarraitzeko eredu txar bat jasotzen dut eta liskarrak eta gatazkak egoki konpontzen dituztenen eredua lagungarriagoa izango zait bizitzan. Esamoldeak dioen bezala, zer ikusi, hura ikasi. Horrez gain, belarrondokoa eman ondoren, ez nuke zure amorru eta haserre hori baretu zenik esango, zure zaplaztekoa jasotzean, ordea, ni oso minduta sentitu nintzen .
Hori horrela izanik, gure gatazkak argitzeko beste era batera jokatu beharko genuke, egoerak gainditu egin bagaitu. Beraz, bakoitzak bere aldetik saiakera bat egin beharko du, elkarbizitza errazagoa eta baketsuagoa izan dadin. Nik neure partetik ahalegin eta saiakerak egingo ditut, nik ere ez baitut beti ondo jokatu, eta zuk ere berdina egin beharko zenuke.
Ibai eta June G:
zer ikusi, hura ikasi
Lehengoan gertatu zenaren inguruan hitz egin nahi dizut. Betidanik izan dugu gu biok harreman ona, beti laguntzen zenidan ikastolako lanetan, elkarrekin jolasten ginen bideo-jokoetan eta triste nengoenean beti zeunden niri laguntzen, baina zure portaera nirekiko aldatu egin da.
Lehenik, gauzak modu horietara ez direla konpontzen ziurtatzen dizut, hitz egiten baizik. Modu horretara, biok ditugun desadostasunak azaldu eta adostasun batera iritsi gaitezke, ahala agian ez, baina saiatu beharko ginateke modu egokian arazoak konpontzen.
Bigarrenik, aipatu dudan konponbide txar horiek erabiltzen baditugu, baieztatuko nizuke, gure osaba iloba arteko harremana okertuko ditzaketela; izan ere, egin didazuna dela eta, ez dizut onartzen nirekiko duzun tratu hori, zure familikoak ezin dituzulako horrela tratatu, errespetu falta handia da eta.
Azkenik, zuk niri bestekiko jarrera hori erakusten badidazu, etorkizun batean ni ere nire ingurukoei berdin zuzenduko naiz. Esanahiak dioen bezala, zer ikusi, hura ikasi. Jarrera horrek nire etorkizuneko harremanetan eta familien arteko giroan eragin handia izango du.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: