Oso txikia nintzela
DBH1
Dbh1eko bigarren hiruilekoan, txikitatik eginiko ibilbidea landu genuen, zer ikastetxetan ikasi genuen, zer irakaslekin etb... eta hemen daude geure lanak. Testu hauetan, artikulo bat falta da; izan ere, idazleak galdu egin du eta ezin izan du berreskuratu.
Maialen A:
Azkenean LHra joan nintzen baina lehenengo egunean nahiko galdua nengoen .
Nire irakaslea Inaxi izan zen .Oso goxoaeta jatorra zen, baina ni bihurri xamarra nintzen , kurtso amaieran jubilatu egin zen eta guk agurra dantzatu genion . Hurrengo urtean Mertxe izan zen gure andereñoa eta hau ere ez zegoen gaizki . 1, eta 2, mailan ondo idazten eta zenbatzen ikasi genuen eta baliteke pare bat batuketa egiten hastea .
Bat-batean aldaketa handia egin genuen . Gela aldaketak hasiera batean jolas bat zela esan ziguten eta taldeak egin zituzten eta gero gure hurrengo urteetako gelak zirela ....
- mailan izan nuen irakaslea Montxe izan zen , Bera izan zen 3 urte haietan eduki nuen irakasle gogokoena . 3. mailan lagunekin Sastarrainera egin genuen 3 egunetako txangoa. Urte hartan oso pozik nengoen heldutasun puntu batekin . Eta Montserekin pasa nituen urteak oso onak izan ziren baina beti kexatzen ginen Montseri gela oso txikia zela .
- mailan Zarautzera joan ginen eta gauean arazo oso handian sartu ginen gela osoa edo jende asko .Arazoa zen :mutil eta neskak gela osoa gela berdin batean geunden lo egiten. Gainera gauetan Fatimaren jolasa egiteko Montse konbentzitzen pasatzen genuen denbora librea .
Urtebetera Joseba ipini ziguten bi urte irakasle bezala baina berekin urtebete bakarrik pasa genuen lehenengoa , bestea Uxue Larrearekin edo bakarrik pasa genuen Josebak baja hartu omen zuen bere semea eta besoa gatik eta bakarrik egoten ginen klase osoa kanpoan mugikor deiak erantzuten egoten zelako . Urte haietan Zuhatzara joan ginen , nire ustez orain arteko honena .
Nik eta nire gelak urtean nahiko denbora pasa genuen Josebari esaten DBHerako prestatu behar zigula kontrolak eginez etab.. baina ez zigun kasu egin .
Eta ala LH pasa zen eta gela aldaketa tokatu zen… Nik nituen lagun guztiak beste gelan tokatu ziren ez nintzen nahi nuen ia inorekin geratu , udara osoa pasa nuen DBH ez , DBH ez…….
June G:
Oso txikia nintzela, nire lehenengo ikastola Villa Eugenia izan zen. Egia esan ez nekien zertarako joaten nintzen eskolara, lagunekin egotera joaten nintzela pentsatzen nuen. Naiz eta txikia izan, gauero galdetzen nion neure buruari ea zertara joaten nintzen eskolara; buelta asko ematen nizkien gauza horiei.
Denbora gehien jolasten pasa arren, neure izena idazten eta lagun berriak egiterakoan komunikatzen ikasi nuen.
Ikastola txikian urte asko egonda, ikastola handira joan nintzen. Han, lehenengo urtean jende guztia gu baino handiagoa zenez, ez zitzaidan batere gustatzen, gurekin sartzen zirelako, saskibaloiko kantxa kentzen zigutelako, etb. Horregatik ez nuen nahi izaten eskolara joan.
LHn oso lotsatia nintzen gauza askotarako, esaterako, gelan parte artzerako, pentsatzen nuelako zerbait gaizki esanda jendeak gauza itsusiak esango zizkidala.Gauza horiek asko inporta zitzaizkidan, garrantzi handia ematen nielako nire lagunen iritziei, batez ere, niri buruz zihoazenak.
Etxeko lanak egiterako garaian, oso gaizki pasatzen nuen; milaka komeria edukitzen nituen arratsaldero. Gauero negarrez joaten nintzen ohera eta ,horregatik, nire gurasoak oso kezkatuta egoten ziren.
Gauza guzti hoiengatik ez zitzaidan batere gustatu LH, baina ibilbide guzti horretan andereño bikainak ezagutu nituen, adibidez, Iñaxi, eta Mertxe. Gauza asko ikasi nituen beraiekin, baina gehien gustatu zitzaidan gauza beti laguntzeko prest zeudela zen. Asko lagundu zidaten urteetan zehar.
Orain berriz DBHen nagoela, gauza asko aldatu dira; ez naiz batere lotsatia gauzak egiterako garaian, konfiantza artu dut nire buruarengan. Gainera, orain askoz gehiago gustatzen zait ikastola.Egia esan aldaketa handia egon da, izan ere, lehen ez genituen frogak egiten, orain berriz pila bat egiten ditugu.Alde horretatik ez zait gustatzen, baina ala ere badaude asko gustatzen zaizkidan gauzak;proiektu gehiago, talde lan gehiago...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: