MIKROIPUINA

maialen.aranburu@jakintza.net 1647428313558 Gure DBH-kon ibilbidea | 2022-03-16 11:42

 

Dbh3n eginiko beste lan bat Mikroipuinak izan ziren, mikroipuinetan, hitz kopuru maximo bat genuen ezin genituen nahi bezain luzeak egin, eta horrez gain, helburu bat aldarrikatu behar genuen, geure kasuetan amalurra, berdintasuna eta eraso sexistak izan ziren.

 

June: 

AMALURRA

Ez dago ezer hobea munduan zuhaitzak haizeak  nola mugitzen dituen ikustea, itsaso garbian oinak sartzea, zelai zabaletan etzatea, mendi tontorretan behelainoaren goran egotea, maite dituzun pertsonekin ilunabarrak ikustea…

Zein polita den natura, ingurunea eta gure mundua; horrelako momentuak bizi izateko, zaindu ezazu amalurra, bestela emen galduko duzu tokia. Mundua suntsitzen ari da, haizeak geroz eta zuhaitz gutxiago mugitzen ditu, itsasoa geroz eta zikinagoa dago, zelai zabalak belar gabe geratzen ari dira, behelaino zuri horiek geroz eta ilunagoak bihurtzen ari dira eta ilunabarrek sua hartzen dutela ematen dute.

Mesedez, zaindu ezazu amalurra.

Ibai:

BELDUR NAIZ

Nadia naiz, iluntzeko 21:50ak dira etxera itzultzeko ordua. Beldurra, ikara, sentsazio txar bat dut bihotzean, ez nago lasai. Kale ilun eta bakarti hau zeharkatzean nire etxeko portalera iritsiko naiz. Bapatean lau gizon ikusi ditut kale-ilunean. 

Niri itxaroten ari direla ematen du eta orduan beste espaloira pasatu naiz. Ikaraz, mugikorra hartu eta notizi bat nuen, lau gizon dabiltzala kalean nesken atzetik. Segundu batera nire amak deitu dit:

-Etorri etxera bereala!!!-esan dit larri.

-Bai portalera iristen hari naiz

Portaleko atea irekitzean atzean somatu ditut.

Maialen A:

ZERGATIK HURA GEHIAGO ?

Urmael ertzean bere isladari begira dago igel zuri  bat . 

Zergatik ez ote naiz Jusepe bezalakoa ? - Dio ; Jusepe handia da ,kolore berdekoa ,  boteretsua eta  denengatik errespetatua. 

Zergatik ezin naiz ni ere horrelakoa izan ? 

Igel zurien gainetik dago, eta denok bere kolore edo mailakoa izan naiko genuke baina ezin;  Zergatik ez ? Denak zuriak eta zuhurragoak garelako ?

Bada beste igel zuri bat ere, Juseperen esklabu bizi dena nagusiak astintzen ez duenetan  . 

Dioenez, zapaldua izan harren ,Juseperen kolore eta mailakoak ez izan harren, berak itsaropena du. Itsaropena du, egunen batean ez dela koloreagatik inor zapalduko ezta horrela tratatuko ere. 

 



 


Utzi iruzkina: